Jostailuak trukatzeko azoka egingo du Aisihezik
Aisihezi aisialdi elkarteak, jostailuen trukerako azoka egingo du datorren asteburuan. Eguerdian egin dute azokaren aurkezpena Asier Sarriegi Gazteria zinegotziak, Mikel Apaolaza Gazteria saileko teknikariak eta Alazne Elortza Aisihezi elkarteko kideak. Azken honek jakitera eman duenez, “azokaren helburuetako bat Gabonetan ematen den kontsumo handi horri bira bat ematea da”. Gaur egun “gizartea zein egoeratan dagoen eta errealitatea ikusita, trukean gauza asko egin daitezkeela” trasmititu nahi dute ekintza honen bidez, etxean erabiltzen ez diren jostailuak aldatuz, dirurik gastatu gabe jostailu “berriak” etxera eramateko aukera emanez eta gehiegizko kontsumoarekiko kontzientzia hartuz. Azoka azaroaren 25ean eta 26an izango da, Loinazko San Martin plaza azpian. Azaroaren 25ean, ostirala, 17:00etatik 19:30era izango da truke azoka, eta larunbatean, azaroaren 26an, 10:30etik 13:00etara.
Alazne Elortza, Asier Sarriegi eta Mikel Apaolaza, azokaren aurkezpenean
Aisihezi aisialdi elkarteak, jostailuen trukerako azoka egingo du datorren asteburuan. Eguerdian egin dute azokaren aurkezpena Asier Sarriegi Gazteria zinegotziak, Mikel Apaolaza Gazteria saileko teknikariak eta Alazne Elortza Aisihezi elkarteko kideak. Azken honek jakitera eman duenez, “azokaren helburuetako bat Gabonetan ematen den kontsumo handi horri bira bat ematea da”.
Gaur egun “gizartea zein egoeratan dagoen eta errealitatea ikusita, trukean gauza asko egin daitezkeela” trasmititu nahi dute ekintza honen bidez, etxean erabiltzen ez diren jostailuak aldatuz, dirurik gastatu gabe jostailu “berriak” etxera eramateko aukera emanez eta gehiegizko kontsumoarekiko kontzientzia hartuz.
Azoka azaroaren 25ean eta 26an izango da, Loinazko San Martin plaza azpian. Azaroaren 25ean, ostirala, 17:00etatik 19:30era izango da truke azoka, eta larunbatean, azaroaren 26an, 10:30etik 13:00etara.