Lakiolako inguruak zaintzeko neurriak hartu ditu Udalak
uztailean ere Lakiolan txikizioak eragin zituzten Legazpiko udaletik jakitera eman dutenez, azken egunetan Lakiolako zelaian kanpaldiak egin dira. Kanpaldi hauetan txikizioak eragin dituzte eta hori ikusirik, udalak zelai honetan kanpatzea debekatu...
Legazpiko udaletik jakitera eman dutenez, azken egunetan Lakiolako zelaian kanpaldiak egin dira. Kanpaldi hauetan txikizioak eragin dituzte eta hori ikusirik, udalak zelai honetan kanpatzea debekatu du. Kanpatu nahi duenak, Herritarren Arreta Zerbitzuan eskatu beharko du baimena. Horrez gain, inguru honetan sua egitea debekatuta dagoela gogoratu du Udalak.














