Ur hornidura etengo dute astelehenean Urretxun
Ur-horniduraren hodia aldatzeko Labeaga kalean egiten ari diren obrak direla eta, datorren astelehenean, azaroak 21, ur hornidura etengo dute herrian, 22:00etatik hurrengo eguneko 06:00etara bitartean. Ur mozketa honek herri osoari eragingo dio, ondorengo inguru hauei izan ezik. Ipeñarrieta kalea, Pagoeta auzoa, Aparicio auzoa, Mugitegi Industrialdea eta Labeaga kaleko 41., 43., 45., 49., 51., 66., 70., 72. eta 74. atariak.













