Gautxori Txuri Urdinak
Pasa den astean Gautxori Txuriurdinak taldea aurkeztu zuten Legazpin. Realeko zaletuen taldea da, eta Laubide tabernan du egoitza. 71 kiderekin hasi du ibilbidea eta Bikendi Arrieta du lehendakari. Pasa den asteko aurkezpenean Markel Bergara, De la...
Pasa den astean Gautxori Txuriurdinak taldea aurkeztu zuten Legazpin. Realeko zaletuen taldea da, eta Laubide tabernan du egoitza. 71 kiderekin hasi du ibilbidea eta Bikendi Arrieta du lehendakari. Pasa den asteko aurkezpenean Markel Bergara, De la Bella, Sokoa Azkarate, Cristina Cornejo eta Idoia Agirre Realeko jokalariak izan ziren. Agirre legazpiarra da gainera. 18 urte ditu eta Ilintxan eta Urolan jokatu du lehenago.


