Jon Erguin, Amasako proban. Arg: Trigoi Euskal Herriko mendi duatloi zirkuitoaren barruan, asteburuan Amasan (Gipuzkoa) jokatu den proba Jon Erguin beasaindarrak irabazi du. Txapelekta zortzi frogek osatzen dute, eta asteburukoa seigarrena izan da. ...
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren harira, bi hitzaldi antolatu dituzte biharko Asmube elkarteko kideek. Gureak zentroko adituek, Ni+ni eta Reconoceme como hitzaldiak emango dituzte, bihar, 17:00etan, udaletxeko aretoan. Ostiralean, ...
Pasa den astean Gautxori Txuriurdinak taldea aurkeztu zuten Legazpin. Realeko zaletuen taldea da, eta Laubide tabernan du egoitza. 71 kiderekin hasi du ibilbidea eta Bikendi Arrieta du lehendakari. Pasa den asteko aurkezpenean Markel Bergara, De la...
Koldo Agirre Iñaki Azurmendiri oroigarria ematen Iñaki Azurmendi aizkolaria omendu dute herritarrek, Euskal Herriko txapela irabazteagatik. Udaletxeko batzar aretoa jendez beteta zegoela Iban Urdangarinek eta Aitor Sarriegik hainbat bertso abes...
12:30. Elizkizuna Santa Barbara aurrean. 13:30. Lazkao-Etxen, toka txapelketa. 14:00. Auzo bazkaria Lazkao_etxen. 15:30. Xabier Zeberio eta Mañukorta bertsolariak. 16:00. Mus txapelketa eta karta jokoak. 17:00. Arantxa Etxeberria eta Jesus Telleria...
Zaldibiako Aiestaran Erreka auzoan abenduaren 4an, igandea, ospatuko dute urteko festa, Santa Barbara egunez. Egun osoko egitarauaren tartean, bazkaria egingo dago Lazkaoetxen (35 euro). Izena azaroaren atzenerako eman behar da, jatetxera (943 88 00 44...
James John Ez doktorearen aurka, KKheroia Roca doktorearen aurka, Berunezko Justizia eta "txipiron" trilogia izango dira ikusgai, besteak beste.
Loinatz musika eskolako ikasleek, Santa Zezilia eguneko kontzertua emango dute gaur Igartza jauregian. Instrumentu ezberdinekin osatutako taldeetan banatuta egingo dituzte emanaldia, 19:30ean hasita. Guztira, hamaika talde ariko dira eta hamairu abesti interpretatuko dituzte. Hau da gaurko emanaldirako prestatu duten egitaraua: - Asier Gandarias eta Oier Ruiz de Azua: Tim&Tom abestia. - Mikel Argandoña eta Eneko Ayerza: Malageña abestia. - Oier Apaolaza, Iñigo Suarez, Oier Ruiz de Azua eta Nerea Asensio: Hell song abestia. - Haize Metal taldea: Township time abestia. - Iñigo Valero, Ander Ayerza, Aitor Ruiz eta Leire Martinez: Yesterday abestia. - Akordeoi taldea: Tarantella abestia. - Martin Kortaberria eta Xabier Sarasola: Allegro, Sonata 3.zk abestia. - Jon Elortza eta Lide Alcalde: Zisneen lakua abestia. - Ana Mendia eta Mara Goikoetxea: Someone like you abestia. - Maddalen Sarasola, Eneritz Aldanondo, Lierni Olano eta Nerea Antxia: Humoresque abestia. - Koral taldeak eta abesbatzak (Marisa Olanoren eta Xabier Sarasolaren zuzendaritzapean): Ziru, ziru, zira, Arbolatik hostoa, Uso zuria eta Akerra ikusi dugu abestiak.
Hilabetero bezala, sarean da dagoeneko Otamotz herri aldizkaria. Betiko gaiak, pertsonai berriak eta ohiko kolaboratzaileen gomendioak daude irakurgai, euskara hutsean.
Zeraingo udaletxeak 300. urteurrena du aurten. Herriko etxea eraikitzen 1711n bukatu zuten, bost urte lanean aritu eta gero. Urtemugarako, astean zehar hitzaldiak antolatu ditu Zeraingo Udalak, 19:00etan, kultur etxean. Gaur, Jakoba Errekondok Zerain P...
Emakumearen kontrako indarkeriaren aurka erakundeek deitutako elkarretaratzera joateko gonbitea luzatu dute.
Orratx antzerki taldearen ‘Gatazka hasi da’ lana ikusteko aukera izango da azaroaren 25ean, 22:30ean, Antzokian.
Egoitz Murgoitio bizkaitarrak zailtasun handiegirik gabe irabazi zuen, herenegun, Itsasondoko XII. Ziklo-Kros Txapelketa. Hirumeteko txirrindulariari itzal zerbait egin zion bakarra iazko irabazle Aitor Hernandez ermuarra izan zen. Elitekoen podiuma Aketza Peñak osatu du. Barrutia lehor zegoen, eta Murgoitiok azken lau biretan bizkortu zuen erritmoa, Hernandez gurpiletik askatu eta garaipenerantz eroso bukatzeko. Ziklo-kroseko Gipuzkoako lehenbiziko probak aurreikuspenak ongi bete ditu, bai ikusleria aldetik, bai partaidetza oparoagatik ere. Igandea izanda, eta egon giro epelarekin, ikusle sarrera polita izan zen Itsasondon; asko, lehiatzera joandako txirrindulariek familiartekoak eta lagunak ziren. Lau lasterketatan denera 204 ziklo-kroslarik parte hartu zuten. Horietatik 60 masterrak edo beteranoak ziren. 40 urtetik gorakoen sailean Imanol Ugarte legazpiarrak irabazi du. Iñaki Lizarazu 11. sartu zen maila horretan. Master 30ean, Mikel Arrizabalaga (Goierri Kirol Elkartea, 25. sailkatua) eta Iker Conejo (Telleriarteko Txirrindulari Elkartea, 32. sailkatua), ziren eskualdeko beste beteranoak. Harrobia, berriz ere emankor Emakumezkoetan, elitekoen artean goierritar bakarra aritu zen: Maite Murgia lazkaotarra. Laugarren sailkatu zen Caja Ruraleko ziklista, Olatz Odriozola irabazlearengandik itzuli batera. Urtea joan, urtea etorri, garaipen zerrendan hutsik egiten ez dutenak gazteak dira. Juniorretan Pello Olaberria mutiloarrak (Ordiziako-Caja Rural) irabazi du, Telleriarteko Ander Ibarguren 4. izan da, eta Caja Ruraleko Josu Urrestarazu 5. eta Luis Malkorra seigarren. Kadeteetan Loinatz-Inoxcrako [...]
Tolosako Babarrunaren Ekoizleen 24. Lehiaketa Joxe Mujika legorretarrak irabazi du, laugarren aldiz —hirugarrena jarraian—. Larunbat goizean izan zen, hogei lehiakideren artean. Mujikak lehen aldiz 1999an irabazi zuen, eta azken hiru urteotan errep...
Adinekoei egoitza-zerbitzua ematen dien Lazkaoko Txindoki-Sanitas gerontologikoan festa egingo dute, gaur, lanean hasi zirela lau urte bete direan. Goizean meza dute, eta arratsaldean gaztaina jana.
Botoa ematean duten herritar guztien artean bi lagunentzako afaria zozketatuko da; bideoei dagokienean bi sari banatuko dira, bat herritarrek aukeratzen dutena,...