Joxe Mujika legorretarrak irabazi du Tolosan babarruna lehiaketa
Tolosako Babarrunaren Ekoizleen 24. Lehiaketa Joxe Mujika legorretarrak irabazi du, laugarren aldiz —hirugarrena jarraian—. Larunbat goizean izan zen, hogei lehiakideren artean. Mujikak lehen aldiz 1999an irabazi zuen, eta azken hiru urteotan errep...
Tolosako Babarrunaren Ekoizleen 24. Lehiaketa Joxe Mujika legorretarrak irabazi du, laugarren aldiz —hirugarrena jarraian—. Larunbat goizean izan zen, hogei lehiakideren artean. Mujikak lehen aldiz 1999an irabazi zuen, eta azken hiru urteotan errepikatu du. Aurten bildu duen 300 kilo babarruna saldua du jada. Tolosako Babarrunaren barruko 55 ekoizleek aurten 30 tonako uzta jasoko dutela espero dute.












