Murgoitiok aise irabazi du Itsasondon, eta goierritarrek hiru txapela jantzi dituzte
Egoitz Murgoitio bizkaitarrak zailtasun handiegirik gabe irabazi zuen, herenegun, Itsasondoko XII. Ziklo-Kros Txapelketa. Hirumeteko txirrindulariari itzal zerbait egin zion bakarra iazko irabazle Aitor Hernandez ermuarra izan zen. Elitekoen podiuma Aketza Peñak osatu du. Barrutia lehor zegoen, eta Murgoitiok azken lau biretan bizkortu zuen erritmoa, Hernandez gurpiletik askatu eta garaipenerantz eroso bukatzeko. Ziklo-kroseko Gipuzkoako lehenbiziko probak aurreikuspenak ongi bete ditu, bai ikusleria aldetik, bai partaidetza oparoagatik ere. Igandea izanda, eta egon giro epelarekin, ikusle sarrera polita izan zen Itsasondon; asko, lehiatzera joandako txirrindulariek familiartekoak eta lagunak ziren. Lau lasterketatan denera 204 ziklo-kroslarik parte hartu zuten. Horietatik 60 masterrak edo beteranoak ziren. 40 urtetik gorakoen sailean Imanol Ugarte legazpiarrak irabazi du. Iñaki Lizarazu 11. sartu zen maila horretan. Master 30ean, Mikel Arrizabalaga (Goierri Kirol Elkartea, 25. sailkatua) eta Iker Conejo (Telleriarteko Txirrindulari Elkartea, 32. sailkatua), ziren eskualdeko beste beteranoak. Harrobia, berriz ere emankor Emakumezkoetan, elitekoen artean goierritar bakarra aritu zen: Maite Murgia lazkaotarra. Laugarren sailkatu zen Caja Ruraleko ziklista, Olatz Odriozola irabazlearengandik itzuli batera. Urtea joan, urtea etorri, garaipen zerrendan hutsik egiten ez dutenak gazteak dira. Juniorretan Pello Olaberria mutiloarrak (Ordiziako-Caja Rural) irabazi du, Telleriarteko Ander Ibarguren 4. izan da, eta Caja Ruraleko Josu Urrestarazu 5. eta Luis Malkorra seigarren. Kadeteetan Loinatz-Inoxcrako [...]
Egoitz Murgoitio bizkaitarrak zailtasun handiegirik gabe irabazi zuen, herenegun, Itsasondoko XII. Ziklo-Kros Txapelketa. Hirumeteko txirrindulariari itzal zerbait egin zion bakarra iazko irabazle Aitor Hernandez ermuarra izan zen. Elitekoen podiuma Aketza Peñak osatu du.
Barrutia lehor zegoen, eta Murgoitiok azken lau biretan bizkortu zuen erritmoa, Hernandez gurpiletik askatu eta garaipenerantz eroso bukatzeko. Ziklo-kroseko Gipuzkoako lehenbiziko probak aurreikuspenak ongi bete ditu, bai ikusleria aldetik, bai partaidetza oparoagatik ere.
Igandea izanda, eta egon giro epelarekin, ikusle sarrera polita izan zen Itsasondon; asko, lehiatzera joandako txirrindulariek familiartekoak eta lagunak ziren. Lau lasterketatan denera 204 ziklo-kroslarik parte hartu zuten.
Horietatik 60 masterrak edo beteranoak ziren. 40 urtetik gorakoen sailean Imanol Ugarte legazpiarrak irabazi du. Iñaki Lizarazu 11. sartu zen maila horretan. Master 30ean, Mikel Arrizabalaga (Goierri Kirol Elkartea, 25. sailkatua) eta Iker Conejo (Telleriarteko Txirrindulari Elkartea, 32. sailkatua), ziren eskualdeko beste beteranoak.
Harrobia, berriz ere emankor
Emakumezkoetan, elitekoen artean goierritar bakarra aritu zen: Maite Murgia lazkaotarra. Laugarren sailkatu zen Caja Ruraleko ziklista, Olatz Odriozola irabazlearengandik itzuli batera.
Urtea joan, urtea etorri, garaipen zerrendan hutsik egiten ez dutenak gazteak dira. Juniorretan Pello Olaberria mutiloarrak (Ordiziako-Caja Rural) irabazi du, Telleriarteko Ander Ibarguren 4. izan da, eta Caja Ruraleko Josu Urrestarazu 5. eta Luis Malkorra seigarren.
Kadeteetan Loinatz-Inoxcrako Patxi Aldanondok eta Daniel Maiorak menderatu dute proba.
Bestetik, herenegun jakin zen Ormaiztegiko proba egunez atzeratu egin dutela. Abenduaren 10ean izan beharrean, Urte Zahar arratsaldean, 14:00etatik aurrera, jokatuko da. Masterren lasterketarik ez da izango, ilunagatik.
Sailkapenak
Elitekoak
1. Egoitz Murgoitio (Hirumet) 56.23
2. Aitor Hernandez (Orbea) 20ra
3. Aketza Peña (Zallako) 1.20ra
23 urtepekoak
1. Jonathan Lastra (Hirumet) 52.54
2. David Hidalgo (Aiala) 23ra
3. Alberto Sainz (Ramales) 1.03ra
Juniorrak
1. Pello Olaberria (Ordiziako) 44.37
2. Iker Arkauz (Aloña Mendi) 22ra
3. Cristian Plagaro (Arratiako) 22ra
Kadeteak
1. Patxi Aldanondo (Loinatz) 25.08
2. Daniel Maiora (Loinatz) 12ra
3. Gotzon Martin (Ugao) 30era
Emakumezko eliteak
1. Olatz Odriozola (Iturrotz) 50.49
2. Naia Altzola (Abando) Itzuli 1era
3. Zaloa Trevilla (Durangesa) Itzuli 1era
Emakumezko juniorrak
1. Eider Merino (Sopelana) 1.00.00
2. Lierni Lekuona (Tolosa) Itzuli 1era
3. Irati Intxaurraga (Arratiako) Itzuli 1era
Emakumezko kadeteak
1. Nahia Dominguez (Tolosa) 33.18
2. Arantza Dilla (Sopelana) 16ra
3. Yaiza Agirre (Sopelana) 16ra
Masterrak
1. Juan Jose Romero —Master 30 36.18
1. Imanol Ugarte —Master 40 39.41
1. Jose L. Esteban —Master 50 39.48












