Zeraingo udaletxeak 300 urte bete dituela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte aste honetarako
Zeraingo udaletxeak 300. urteurrena du aurten. Herriko etxea eraikitzen 1711n bukatu zuten, bost urte lanean aritu eta gero. Urtemugarako, astean zehar hitzaldiak antolatu ditu Zeraingo Udalak, 19:00etan, kultur etxean. Gaur, Jakoba Errekondok Zerain P...
Zeraingo udaletxeak 300. urteurrena du aurten. Herriko etxea eraikitzen 1711n bukatu zuten, bost urte lanean aritu eta gero. Urtemugarako, astean zehar hitzaldiak antolatu ditu Zeraingo Udalak, 19:00etan, kultur etxean. Gaur, Jakoba Errekondok Zerain Proiektuari buruz hitz egingo du 19:00etan, kultur etxean. Bihar, azaroak 23, Antxon Lafontek Landaguneko kultura eta kaleko kultura jorratuko du, gaztelaniaz. Ostegunean , azaroak 24, Elixabete Garmendiak Zerain 1975-2011, herri baten berpiztea lelopean emango du hitzaldia.
Igande eguerdian udaletik pasatutako zinegotzi eta alkate guztiak elkartu nahi dituzte, baita herritarrak ere, oroimen ekitaldian. Lehendabizi Agurra dantzatuko dute dantzariek. Ondoren Murua eta Mendizabal bertsotan ariko dira eta Uharka abesbatzakoek berriz, Agur jaunak abestuko dute. Ekitaldiari bukaera emateko hamaiketakoa egingo dute..












