Gurpil Aulkiko Gomazko Paleta txapelketako finala, abenduaren 17an jokatuko dute, Lasarten
Gurpil Aulkiko Gomazko Paleta txapelketako finala abenduaren 17an jokatuko dute, Lasarteko Loidibarren pilotalekuan. Bertan, besteak beste, Andoni Aizpeolea zegamarra ari da parte hartzen. Finalean Usurbilen, Antzuolan eta Zegaman jokatutako jardunaldien azken sailkapena kontutan hartuta egingo dute bikoteen antolaketa. Bikote horiek beraien arteko ligaxka jokatu beharko dute. Hiru norgehiagoka izango dira ikusgai, eta bikote bakoitzak bi jokatuko ditu. Emaitzak kontutan hartuta egingo dute behin betiko sailkapena. Zegamako jardunaldia Zegamako jardunaldia azaroaren 19an, larunbatean, jokatu zuten. Andoni Aizpeoleak Beñat Lizaso izan zuen bikotekide. Lehendabiziko partida Edurne Unamuno eta Patxi Fadriqueren aurka jokatu zuten, eta irabazi egin zuten 19 eta 25eko emaitzarekin. Bigarren partidan Urko Peña eta Edorta de Anta izan zituzten aurkari eta galdu egin zuten 17 eta 25eko emaitzarekin.
Gurpil Aulkiko Gomazko Paleta txapelketako finala abenduaren 17an jokatuko dute, Lasarteko Loidibarren pilotalekuan. Bertan, besteak beste, Andoni Aizpeolea zegamarra ari da parte hartzen.
Finalean Usurbilen, Antzuolan eta Zegaman jokatutako jardunaldien azken sailkapena kontutan hartuta egingo dute bikoteen antolaketa. Bikote horiek beraien arteko ligaxka jokatu beharko dute. Hiru norgehiagoka izango dira ikusgai, eta bikote bakoitzak bi jokatuko ditu. Emaitzak kontutan hartuta egingo dute behin betiko sailkapena.
Zegamako jardunaldia
Zegamako jardunaldia azaroaren 19an, larunbatean, jokatu zuten. Andoni Aizpeoleak Beñat Lizaso izan zuen bikotekide. Lehendabiziko partida Edurne Unamuno eta Patxi Fadriqueren aurka jokatu zuten, eta irabazi egin zuten 19 eta 25eko emaitzarekin. Bigarren partidan Urko Peña eta Edorta de Anta izan zituzten aurkari eta galdu egin zuten 17 eta 25eko emaitzarekin.














