
Asenjo, Etxeberria eta Andonegi Uztailaz geroztik, Itsasondon errefusa herrira moldatutako atez-ateko sistema erabiliz jasotzen dute. Guztira, familien %70ak bat egin du proiektuarekin, hau da, 174 familiak, eta bost hilabete hautean errefusa %92,3 jaistea lortu dute. Danel Etxeberria Itasasondoko Udaleko ordezkariak jakinarazi duenez, «hilero, 10,960 kilo errefus jasotzetik 848 kilo jasotzera pasa gara, hau da, hilero 10.112 kilo gutxiago jasotzen du Sasietak Itsasondon». Gaikako bilketaren inguruan ere emaitza positiboak eman ditu Etxeberriak, birziklatze datuek ere gora egin baitute. Zehazki, hilero %49,2 gehiago biriziklatzen da orain Itasasondon. Gehien birziklatzen diren gaiak ontziak eta materia organikoa dira, ontzien birziklapena %113 igo baita, eta materia organikoaren birziklapena %84. Astero, atez-ateko sistemaren jarraipena eta kontrola egiten dute Sasietako arduradunek, eta haiek emandako informazioaren arabera, nabarmen ikusi da itsasondoarren kontzientziazio maila areagotu egin dela hondakinen arazoaren aurrean. Hala, poliki-poliki, «birzikla daitezkeen materialen bereizketan parte hartzen ez zuten herritarrek, edo erdi-purdi ari zirenak, parte hartzen hasi dira». Itsasondoko sistema, ekonomikoki bideragarria dela ere frogatu dute bost hilabete hauetan. Pardelak biltzeko edukiontzia Uztailaz geroztik, egoera ezberdinei aurre egin behar izan diete Itsasondon. Egoera horietako bat pardelen bilketa izan da. Etxeberriak azaldu duenez, orain arte astean bi egunetan biltzen zituzten pardelak, baina sistema ez zen errentagarria, eta herritarrekin hitz [...]

Hiru Auzoetako Korrikaldiak sortutako zorra kitatzeko helburuarekin, Ataun Kirol Elkartearen izenean korrikaldiko kamisetak jarri dituzte salgai herriko dendetan eta tabernetan. Hiru Auzoetako Korrikaldia urtero antolatzen dute herrian, eta Ataungo hir...

Gurpil Aulkiko Gomazko Paleta txapelketako finala abenduaren 17an jokatuko dute, Lasarteko Loidibarren pilotalekuan. Bertan, besteak beste, Andoni Aizpeolea zegamarra ari da parte hartzen. Finalean Usurbilen, Antzuolan eta Zegaman jokatutako jardunaldien azken sailkapena kontutan hartuta egingo dute bikoteen antolaketa. Bikote horiek beraien arteko ligaxka jokatu beharko dute. Hiru norgehiagoka izango dira ikusgai, eta bikote bakoitzak bi jokatuko ditu. Emaitzak kontutan hartuta egingo dute behin betiko sailkapena. Zegamako jardunaldia Zegamako jardunaldia azaroaren 19an, larunbatean, jokatu zuten. Andoni Aizpeoleak Beñat Lizaso izan zuen bikotekide. Lehendabiziko partida Edurne Unamuno eta Patxi Fadriqueren aurka jokatu zuten, eta irabazi egin zuten 19 eta 25eko emaitzarekin. Bigarren partidan Urko Peña eta Edorta de Anta izan zituzten aurkari eta galdu egin zuten 17 eta 25eko emaitzarekin.

Legazpiko Udalak 14 langile kontratatuko ditu. Lanbideren bidez aukeratuko dituzte. Lanpostuak honakoak dira: • Igeltseroa: 5 postu • Arotza: postu bat • Elektrizista: postu bat • Margolaria: 2 postu • Topografoa: postu bat • Kiroldegirako ...

Legazpiko Gazte Asanbladak bilera “garrantzitsua” egingo du bihar arratsaldean. 19:00etan elkartuko dira gaztetxean, eta bertan, gazte Asanbladaz hausnartuko dute. Ez hori bakarrik, herriko gazteak bileretara eta dinamikan parte hartzer...

Aste honetan aurkeztu dute Oñatin Menu Osasungarrien Kanpaina. ULMA taldeak garatuko du eta Legazpiko lau jatetxek hartuko dute parte. ULMA taldeko langileak eta bazkideak Oñatiko eta Legazpiko jatetxeetara joaten dira eguneko menuak jatera. Taldeak hitzarmen bat du sinatuta jatetxe hauekin, eta langileen menuaren erdia ordaintzen du. Kanpaina honekin, hitzarmenak dituzten jatetxeen sarean menu osasungarriak bultzatuko dituzte. Gida bat kaleratu dute horretarako, jatetxeentzako aholkuak eta gomendioak biltzen dituena. Honekin, jatetxeek «beraien eskaintza gastronomikoa prestatzea errazagoa izan dezaten» lortu nahi dute. Legazpin lau jatetxerekin du ULMAk hitzarmena: Aitxurirekin, Mauleonekin, Mirandaolarekin eta Goierrirekin. Oñatiko beste zortzi jatetxe ere daude egitasmoan. Oliba olioa erabiltzea (saturatu gabeko koipea duelako), gatzaren erabilera gutxitzeko espeziak erabiltzea (elikagai guztiek dutelako sodioa), aurrez prestatutako janak gutxiago jatea (koipe saturatuak dituztelako), pastak, arrozak eta lekaleak jatea (karbono hidratoak dituztelako) eta postreetan beti fruitu desberdinak tartekatzea dira jatetxeei eman dizkieten ahokuetariko batzuk. Goarnizioak egiteko barazkiak eta ortuarriak gomendatu dituzte, zerealak «menu osasungarri batean beharrezkotzat» jo dituzte eta menuan okela gihartsua sartzea ere aholkatu dute, ahal denean «edozein koipe aztarna kenduta». Azkenik, entsaladak ugaritzeko eta arraina prestatzeko moduen aukerak handitzea ere gomendatu diete jatetxeei. Jakiak prestatzerako orduan koipe kantitate gutxi eskatzen duten moduak erabiltzeko ere esan dute, hala nola, jakiak egosiz, errez, [...]

Behin aurrekanporaketak eginda, 12 taldek jokatuko dituzte finalerdiak, 36 gaztetxo guztira; finala 4 talderen artean erabakiko da, abenduaren 8an.

Helduen danborrada asteartean, San Andres egunaren bezperan egingo dute ormaiztegiarrek, gaueko hamaiketatik aurrera. Aurtengoa antolatzen duten hirugarren aldia da. Atzo egin zuten azkeneko entsegua eta beraz, jada dena prest dago. Ormaiztegin garai batean urtero egiten zuten helduen danborrada. Arrazoi politikoak direla medio eztabaida sortu zen taldean, eta bertan behera geratu zen. Ordutik egin gabe zeuden. Duela hiru urte Jon Rezustari danborrada berreskuratzeko ideia sortu zitzaion, eta Pedro Jakarengana jo zuen bere asmoa azaldu eta zer iruditzen zitzaion galdetzera. Hark begi onez ikusi zuen ideia, eta horrela hasi zen hainbat laguneko taldea danborrada antolatzen. Pedro Jakak azaldu duenez, “harrera oso ona” izan zuen herrian. “Berriz antolatzeko asmoa duzue, zeinen ondo! esaten zigun jendeak”. Lehen urte hartan 60-70 lagun inguruk parte hartu zuten, eta gustura geratu ziren antolatzaileak. Ordutik urtero ikusi ahal izan da helduen daborrada Ormaiztegiko kaleetan barrena. Antolaketa lanak Danborrada antolatzeko bi edo hiru bilera egiten dituzte. Batzar horietan danborrada nola egin behar duten, zein afari jarri behar duten (jana catering-enpresa batek eramaten du), zenbat danbor eta barril behar diren, entseguak noiz egin eta horrelako beste hainbat xehetasuni buruz hitz egiten dute. Lehendabiziko entsegua azaroaren 2an, asteazkenean, egin zuten. Eta ordutik asteazkenetan eta ostiraletan bildu izan dira. Gehienak eskarmentudunak dira, [...]

Kokainarekin trafikatzea egotzita, 23 urteko gizonezko bat atxilotu dute Beasainen. Ertzaintza abuztuan hasi zen gizonezkoa ikertzen, ustez, Beasainen, Ordizian eta Lazkaon droga saltzen ibiltzen zelako. Atxilotuaren etxean kilo erdi kokaina aurkitu du...

Oroith Txiki abesbatza Beasaingo Loinatz abesbatza sortu zela, 50 urte betetzen dira aurten, eta urtean zehar egin dituzten ekintzen artean hurrengoa, etzi izango da. Goierriko lau abesbatza gaztek elkarrekin emango dute kontzertua, Beasaingo Andre ...

IV. Argazki Digital Lehiaketako sariak larunbatean, azaroak 26, banatuko dituzte Igartubeiti baserri museoan, 12:00etan hasita. Gero, argazkiak proiektatuko dituzte, eta mokadua ere egingo dute ondoren. Argazki erakusketa 2012ko urtarrilaren 8ra arte egongo da jarrita.

Ion Telleria gazte independentistari larunbatean egingo diote omenaldia, Idiazabalen. 12:30ean ekitaldia egingo dute plazan, eta 14:30ean bazkaria, Guraso Elkartean. Txartelak Izparren, Okidengian, Xumen eta Odein daude salgai.

Lehen laguntzen ikastaroa eta elikagaiak manipulatzen ikasteko ikastaroa eskainiko ditu; azaroaren amaieran hasi eta abenduan garatuko dira.

Tertulia saioa izango da gaur Gazte Bidean lokalean, Harremanak elkarteko Olatz Berastegi hezitzailearen eskutik, 19:00etatik aurrera.

Mikel Apaolaza, Alazne Elortza eta Asier Sarriegi, azokaren aurkezpenean Aisihezi elkarteak, jostailuen trukerako lehen azoka antolatu du asteburu honetarako. Bihar arratsaldean eta etzi goizean, etxean erabiltzen ez diren jostailuak beste jostailu batzuengatik aldatzeko aukera egongo da Loinazko San Martin plaza azpian. Aisiheziko Alazne Elortzak azaldu duenez, «Gabonetan ematen den ikaragarrizko kontsumoa dela-eta, jostailuak eta jolasak duen garrantzia galdu egiten da eta, horregatik, egokia iruditu zaigu garai hau lehen jostailu trukea egiteko». Jostailuak trukatuta, dirurik gastatu gabe jostailu berriak eskuratzeko aukera azpimarratu dute antolatzaileek. Horrez gain, «krisiari aurre eginez eta berrerabilpena bultzatuz, gizarteak gehiegizko kontsumoarekiko kontzientzia hartzeko aukera» izango duela gaineratu dute. Bale bidezko trukea Jostailuen trukea egiteko, baleak erabiliko dituztela azaldu du Elortzak. Lau eta 16 urte arteko haurrek ekartzen duten jostailu bakoitzeko, bale bat jasoko dute, ondoren bale bakoitza beste jostailu bategatik aldatu ahal izateko. Baleen bidez, «jostailuei balio ekonomikorik ez ematea» ahalbidetzen dute, baina trueka «justua» izan dadin, bale bakoitzak hainbat ezaugarri izango ditu. Zehaztutako adin tarte horretako umeak hiru multzotan banatuko dituzte, ume bakoitzak dagokin adinaren araberako jostailua eskura dezan. Jostailuak ere multzokatu egingo dituzte, jostailu txikiak, kiroletako materiala eta gainerako jostailuak bereiztuz. Lehentasunak zehazteko zenbakiak erabiliko dituzte. Truke azokan baleak nola erabili jakiteko, hainbat azalpen eman [...]

Udazkenarekin batera odolki usaina izaten da herriko kaleetan. Lehiaketak ere han eta hemen izaten dira. Beasaingoa pasatu berria da eta Ormaiztegirena da hurrengo txanda. Aurten gainera, urteurren berezia dute ormaiztegiarrek: 25. urteurrena. Duela 29 urteko Luis Juan Unanuaren, Joxe Muruaren eta Jose Angel Galarragaren ideiak, indarrean jarraitzen du oraindik ere, ormaiztegiarren partehartzeari esker. Duela 29 urte, martxan jarri zuten odolki dastaketa Ormaiztegiko Barduliarrak elkartean. Luis Juan Unanua, Joxe Murua eta Jose Antonio Galarraga izan ziren ideiaren bultzatzaileak. Ondoan izan zituzten sukaldaritza inguruko hainbat aditu. Besteak beste, Koldo Lasa, Juanjo Lapitz, Pello Garcia Amiano, Luis Mokoroa eta Pedro Ruiz. Elkartekideekin batera, herriko tabernetako kideak biltzen ziren dastaketa horietan. Luis Juan Unanuak kontatu digunez, “Ormaiztegi garai hartan, Beasain baino gehiago zen, eta forma eman nahi genion. Gastronomia inguruko hainbat jenderekin elkartu eta katak egiten genituen. Odolkiaren konposizioa baloratzen zen baina ez zuen lehiaketa izaerarik. Gastronomia munduko jendea mugitzen zen gurekin, sukaldariak ere bai. Lehiaketa egitea erabaki genuen eta odolkia puntuatzeko oinarriak eta irizpideak finkatu ziren. Garai hartan ez zegoen ezer ere. Batez ere Goierriko odolkiak dastatzen ziren. Lehiaketa izaera eman zitzaionean beste inguru batzuetako jendea ere hasi zen etortzen. Nik uste dut Euskal Herri osoko odolkiak izan ditugula, Iparraldekoak zein Hegoaldekoak”. Dastaketatik [...]

Urte zaila izan da Joanes Aierbe (Ordizia, 1977) errugbi jokalariarentzat. Minbiziak zelaietatik kanpo eduki du urtebetez, baina gaitzari aurre egin eta maila gorenean jokatzen hasteko prest dago berriz ere. Igandean, Gernikaren kontrako partidan egin dezake debuta. Jokatzerik izan ez badu ere, taldea barrutik jarraitu du Aierbek, eta derbiari begira, sentsazio onekin dagoela dio. Urtebeteko borroka izan da, baina gaitzari aurre egin eta jokatzen hasteko prest zaude dagoeneko. Iazko Eguberrietan eman zidaten gaixotasunaren berri eta martxoan bukatu nuen tratamendua. Gero ordea, arazo batzuk sortu ziren; ultzera bat sortu zitzaidan urdailean. Hori zela eta, operatu egin behar izan nuen, eta uztailera arte luzatu zen dena. Bestela berez martxoan bukatu behar nuen tratamendua. Operatu eta gero, bi hilabetez geldirik egoteko esan zidaten, eta poliki hasteko, karga handirik hartu gabe. Udan hasi nintzen gimnasioan, pixkanaka ariketa batzuk eginez, eta gero, alta eman zidatenean, taldearekin entrenatzen hasi nintzen. Gernikaren kontrako partidan jokatzeko prest izango al zara? Gernikako partida hori daukagu jarrita itzulera modura, eta nik uste hala izango dela, baldin eta entrenatzaileek sartzen banaute. Gaitza gainditu duzu, baina fisikoki ere puntuan jarri behar izan duzu. Bai, orain dudan gorpuzkera, gutxi gorabehera, gaixotu aurretik nuen bera da, kiloren baten gorabeheran. Tratamenduak berak baino gehiago, digestio arazoek [...]

