Gazte Asanbladaren bilera “garrantzitsura” joateko deia zabaldu dute
Legazpiko Gazte Asanbladak bilera “garrantzitsua” egingo du bihar arratsaldean. 19:00etan elkartuko dira gaztetxean, eta bertan, gazte Asanbladaz hausnartuko dute. Ez hori bakarrik, herriko gazteak bileretara eta dinamikan parte hartzer...
Legazpiko Gazte Asanbladak bilera “garrantzitsua” egingo du bihar arratsaldean. 19:00etan elkartuko dira gaztetxean, eta bertan, gazte Asanbladaz hausnartuko dute. Ez hori bakarrik, herriko gazteak bileretara eta dinamikan parte hartzera ere animatu nahi dituzte, esan dutenez, “jende berria behar-beharrezkoa baita”.
Horregatik, “tratamenduarekin lagundu nahi dutenek” gaztetxean dute hitzordua, bihar, 19:00etan.














