Gizonezko bat atxilotu dute kokainarekin trafikatzeagatik
Kokainarekin trafikatzea egotzita, 23 urteko gizonezko bat atxilotu dute Beasainen. Ertzaintza abuztuan hasi zen gizonezkoa ikertzen, ustez, Beasainen, Ordizian eta Lazkaon droga saltzen ibiltzen zelako. Atxilotuaren etxean kilo erdi kokaina aurkitu du...
Kokainarekin trafikatzea egotzita, 23 urteko gizonezko bat atxilotu dute Beasainen. Ertzaintza abuztuan hasi zen gizonezkoa ikertzen, ustez, Beasainen, Ordizian eta Lazkaon droga saltzen ibiltzen zelako. Atxilotuaren etxean kilo erdi kokaina aurkitu du Ertzaintzak, 50 gramoko poltsetan banatuta, eta 1.300 euro, ustez, kokaina saltzetik lortutakoak.
Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, atxilotuak gaur arratsaldean deklaratu du epailearen aurrean eta Martuteneko gartzelan espetxeratu dute.













