Menu Osasungarriak bultzatuko dituzte Legazpiko lau jatetxetan
Aste honetan aurkeztu dute Oñatin Menu Osasungarrien Kanpaina. ULMA taldeak garatuko du eta Legazpiko lau jatetxek hartuko dute parte. ULMA taldeko langileak eta bazkideak Oñatiko eta Legazpiko jatetxeetara joaten dira eguneko menuak jatera. Taldeak hitzarmen bat du sinatuta jatetxe hauekin, eta langileen menuaren erdia ordaintzen du. Kanpaina honekin, hitzarmenak dituzten jatetxeen sarean menu osasungarriak bultzatuko dituzte. Gida bat kaleratu dute horretarako, jatetxeentzako aholkuak eta gomendioak biltzen dituena. Honekin, jatetxeek «beraien eskaintza gastronomikoa prestatzea errazagoa izan dezaten» lortu nahi dute. Legazpin lau jatetxerekin du ULMAk hitzarmena: Aitxurirekin, Mauleonekin, Mirandaolarekin eta Goierrirekin. Oñatiko beste zortzi jatetxe ere daude egitasmoan. Oliba olioa erabiltzea (saturatu gabeko koipea duelako), gatzaren erabilera gutxitzeko espeziak erabiltzea (elikagai guztiek dutelako sodioa), aurrez prestatutako janak gutxiago jatea (koipe saturatuak dituztelako), pastak, arrozak eta lekaleak jatea (karbono hidratoak dituztelako) eta postreetan beti fruitu desberdinak tartekatzea dira jatetxeei eman dizkieten ahokuetariko batzuk. Goarnizioak egiteko barazkiak eta ortuarriak gomendatu dituzte, zerealak «menu osasungarri batean beharrezkotzat» jo dituzte eta menuan okela gihartsua sartzea ere aholkatu dute, ahal denean «edozein koipe aztarna kenduta». Azkenik, entsaladak ugaritzeko eta arraina prestatzeko moduen aukerak handitzea ere gomendatu diete jatetxeei. Jakiak prestatzerako orduan koipe kantitate gutxi eskatzen duten moduak erabiltzeko ere esan dute, hala nola, jakiak egosiz, errez, [...]
Aste honetan aurkeztu dute Oñatin Menu Osasungarrien Kanpaina. ULMA taldeak garatuko du eta Legazpiko lau jatetxek hartuko dute parte.
ULMA taldeko langileak eta bazkideak Oñatiko eta Legazpiko jatetxeetara joaten dira eguneko menuak jatera. Taldeak hitzarmen bat du sinatuta jatetxe hauekin, eta langileen menuaren erdia ordaintzen du. Kanpaina honekin, hitzarmenak dituzten jatetxeen sarean menu osasungarriak bultzatuko dituzte. Gida bat kaleratu dute horretarako, jatetxeentzako aholkuak eta gomendioak biltzen dituena. Honekin, jatetxeek «beraien eskaintza gastronomikoa prestatzea errazagoa izan dezaten» lortu nahi dute. Legazpin lau jatetxerekin du ULMAk hitzarmena: Aitxurirekin, Mauleonekin, Mirandaolarekin eta Goierrirekin. Oñatiko beste zortzi jatetxe ere daude egitasmoan.
Oliba olioa erabiltzea (saturatu gabeko koipea duelako), gatzaren erabilera gutxitzeko espeziak erabiltzea (elikagai guztiek dutelako sodioa), aurrez prestatutako janak gutxiago jatea (koipe saturatuak dituztelako), pastak, arrozak eta lekaleak jatea (karbono hidratoak dituztelako) eta postreetan beti fruitu desberdinak tartekatzea dira jatetxeei eman dizkieten ahokuetariko batzuk.
Goarnizioak egiteko barazkiak eta ortuarriak gomendatu dituzte, zerealak «menu osasungarri batean beharrezkotzat» jo dituzte eta menuan okela gihartsua sartzea ere aholkatu dute, ahal denean «edozein koipe aztarna kenduta». Azkenik, entsaladak ugaritzeko eta arraina prestatzeko moduen aukerak handitzea ere gomendatu diete jatetxeei.
Jakiak prestatzerako orduan koipe kantitate gutxi eskatzen duten moduak erabiltzeko ere esan dute, hala nola, jakiak egosiz, errez, plantxan eginez, parrilan, labean edota lurrunez. Lurrunean egosteko presioko lapikoan ur gutxi erabiliz gero, jakiek euren ezaugarriak gordeko dituztela ere jakinarazi dute.
Jatetxeetan dieta osasungarriak grafikoekin ere irudikatuko dituzte. Honekin batera, kanpainaren identifikazio zeinua ere jarriko dituzte gune hauetan.













