Goierriko lau abesbatza gaztek emanaldia egingo du etzi
Oroith Txiki abesbatza Beasaingo Loinatz abesbatza sortu zela, 50 urte betetzen dira aurten, eta urtean zehar egin dituzten ekintzen artean hurrengoa, etzi izango da. Goierriko lau abesbatza gaztek elkarrekin emango dute kontzertua, Beasaingo Andre ...
Beasaingo Loinatz abesbatza sortu zela, 50 urte betetzen dira aurten, eta urtean zehar egin dituzten ekintzen artean hurrengoa, etzi izango da. Goierriko lau abesbatza gaztek elkarrekin emango dute kontzertua, Beasaingo Andre Maria Zeruratuaren parrokian, 20:30ean hasita.
La Salle ikastetxeko ikasleek osatutako Izan-Izar abesbatzak, Beasaingo Musika Eskolako Koral taldeak eta abesbatzak, Lazkaoko Xanbe abesbatzak eta Ordiziako Oroith Txiki abesbatzak emango dute emanaldia.
Elkar ezagutzea da helburua
Loinatz abesbatzatik jakinarazi dutenez, abesbatzaren helburuetako batkoral musikaren inguruan afizioa sortzea da, eta, horregatik antolatu dute 180 gazte inguruk parte hartuko duten emanaldia. «Denak eskualdekoak izanda, elkar ezagutzeko aukea izango dute, eta gustuko duten afizio bat partekatu ahalko dute».
Abesbatza guztiak 16:00etan elkartuko dira, bakoitzak bere aldetik entseguak egiteko. Ondoren, elkarrekin abestuko dituzten abestien entsegua egingo dute abeslari guztiek elkarrekin. Arratsalde erdian atsedena egingo dute, kontzertuaren aurretik merienda egiteko.
Emanaldia herritar eta goierritar guztiei irekia izango da, eta ez da txapelketa izango.














