Gipuzkoako Aldundiak 50.000 euro emango dizkio Ataungo Udalari, bikario etxerako
Gipuzkoako Foru Aldundiak 49.364,17 euroko diru laguntza emango dio Ataungo Udalari, San Gregorioko Bikario-etxean natur interpretazio gunea eta Barandiaran Museoaren tailerrak egokitzeko lanak finantzatzen laguntzeko. Diputatuen Kontseiluak gaur egin duen bileran erabaki du diru hori ematea onartzea, «interes publikoko arrazoiak» daudelako. Ataungo Udalak iaz eskuratu zuen San Gregorioko Bikario etxea, eta obrak egin ditu. Joxe Migel Barandiaran etnografoaren figura oinarri hartuta, Ataungo auzo horretan sortu duen museo multzoko hirugarren zutabea da garai bateko bikario-etxea. 2007an hasi zen udala museoa atontzen, Larruntza eta Errotatxo errota-eraikinak erosita. Urte hartan Aldundiak beste 300.000 euroko ekarpena egin zion Udalari, museoa sortzeko. Barandiaranen ikerketa lanen errepasoa, aurkitutako arkeologia ondarea eta etnografoaren ibilbidea jasotzen ditu, batetik, museoak. Bestetik, Errotatxo errota zaharberritu, eta alea ehotzeko sistema osoa ikus daiteke, aldaparo eta guzti. Bikario etxean, hirugarrenik, naturaren interpretazio gunea jartzea da asmoa —Aralar parke naturalari buruz—. Beste bi eraikinak “txikiak” direnez, Barandiaran Museoak tailerrak garatu ahal izateko erabilera ere eman nahi zaio Bikario-etxeari. Aldundiak prentsa oharrean azaldu duenez, iaz eratutako Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioan «erabat txertatu» da Barandiaran Museoa. «Bereziki Lizarrustiko parketxearen kudea- ketaren eta edukien osagarri bihurtu da. Beraz, Barandiaranen garrantzi historikoa eta dimentsioa erakusteko erakusleiho garrantzitsua osatu da». Aurten hainbat ekimen batera antolatu dituzte Barandiaran Museoak [...]
Gipuzkoako Foru Aldundiak 49.364,17 euroko diru laguntza emango dio Ataungo Udalari, San Gregorioko Bikario-etxean natur interpretazio gunea eta Barandiaran Museoaren tailerrak egokitzeko lanak finantzatzen laguntzeko. Diputatuen Kontseiluak gaur egin duen bileran erabaki du diru hori ematea onartzea, «interes publikoko arrazoiak» daudelako.
Ataungo Udalak iaz eskuratu zuen San Gregorioko Bikario etxea, eta obrak egin ditu. Joxe Migel Barandiaran etnografoaren figura oinarri hartuta, Ataungo auzo horretan sortu duen museo multzoko hirugarren zutabea da garai bateko bikario-etxea. 2007an hasi zen udala museoa atontzen, Larruntza eta Errotatxo errota-eraikinak erosita. Urte hartan Aldundiak beste 300.000 euroko ekarpena egin zion Udalari, museoa sortzeko.
Barandiaranen ikerketa lanen errepasoa, aurkitutako arkeologia ondarea eta etnografoaren ibilbidea jasotzen ditu, batetik, museoak. Bestetik, Errotatxo errota zaharberritu, eta alea ehotzeko sistema osoa ikus daiteke, aldaparo eta guzti. Bikario etxean, hirugarrenik, naturaren interpretazio gunea jartzea da asmoa —Aralar parke naturalari buruz—. Beste bi eraikinak “txikiak” direnez, Barandiaran Museoak tailerrak garatu ahal izateko erabilera ere eman nahi zaio Bikario-etxeari.
Aldundiak prentsa oharrean azaldu duenez, iaz eratutako Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioan «erabat txertatu» da Barandiaran Museoa. «Bereziki Lizarrustiko parketxearen kudea- ketaren eta edukien osagarri bihurtu da. Beraz, Barandiaranen garrantzi historikoa eta dimentsioa erakusteko erakusleiho garrantzitsua osatu da».
Aurten hainbat ekimen batera antolatu dituzte Barandiaran Museoak eta Lizarrustiko Parketxeak: bisita gidatuak, jarduera tematikoak edo erakusketak.