Udal informazioa elektronikoki bideratzen hasi dira Itsasondon
Udalaren jakinarazpenak, oharrak eta bandoak zabaltzeko paperetik euskarri digitalerako beste urrats bat egin du Itsasondoko Udalak. Sortzen duen informazioa herritarrengana bideratzeko mezu elektronikoen sistemari heldu dio, hala paperaren kontsumoa eta ondorioz geratzen den hondakina murrizteko asmoz. Abuztuan hasi ziren itsasondoarrak udal oharrak helbide elektronikoan hartzen. Lehenbizi datu basea sortu zuen udalak, erakundearen webgunean oinarrituta (www.itsasondo.net). Ordutik, informazioa euskarri digital askoren bidez jaso daiteke, izan helbide elektronikora, sakelako telefonora —SMS bidez— edo etxeko telefono finkora. Udalak jakinarazi duenez, batetik paper kontsumoa murriztu nahi da, eta iaz arte egin behar izaten ziren «hainbat buzoneaketa» saihestea. Bost informazio ohol Urte bukaera honetan udalak informazioa hedatzeko jarri duen bide bakarra ez da izan sare digitalarena. Herrian barrena bost informazio ohol edo taula ipini ditu, azaroan. Jubilatuenean, Arbel-aitz elkartean, Lurdes dendan, Gaztelekuan eta haur eskolan iltzatuko dituzte, aurrerantzean, herriko jakingarriak. Aurreko agintealdian ezarritako lau pantaila elektronikoen osagarri dira ohol horiek. Pantailak udaletxean, mediku etxean, ostatuan eta herriko dendan daude. «Baina herritarrak informazioa ez dela iristen kexatu ziren udaletxean eta hainbat herri bileratan, pantailak dauden lekuetara ez baldin bazara joaten, ez delako informaziorik jasotzen. Udalak hainbat gai garrantzitsu paperean bidali beharra izan du etxeetara. Hori saihesteko bigarren pauso bat eman nahi da», azaldu du Udalak. Gaur [...]
Udalaren jakinarazpenak, oharrak eta bandoak zabaltzeko paperetik euskarri digitalerako beste urrats bat egin du Itsasondoko Udalak. Sortzen duen informazioa herritarrengana bideratzeko mezu elektronikoen sistemari heldu dio, hala paperaren kontsumoa eta ondorioz geratzen den hondakina murrizteko asmoz.
Abuztuan hasi ziren itsasondoarrak udal oharrak helbide elektronikoan hartzen. Lehenbizi datu basea sortu zuen udalak, erakundearen webgunean oinarrituta (www.itsasondo.net). Ordutik, informazioa euskarri digital askoren bidez jaso daiteke, izan helbide elektronikora, sakelako telefonora —SMS bidez— edo etxeko telefono finkora.
Udalak jakinarazi duenez, batetik paper kontsumoa murriztu nahi da, eta iaz arte egin behar izaten ziren «hainbat buzoneaketa» saihestea.
Bost informazio ohol
Urte bukaera honetan udalak informazioa hedatzeko jarri duen bide bakarra ez da izan sare digitalarena. Herrian barrena bost informazio ohol edo taula ipini ditu, azaroan. Jubilatuenean, Arbel-aitz elkartean, Lurdes dendan, Gaztelekuan eta haur eskolan iltzatuko dituzte, aurrerantzean, herriko jakingarriak.
Aurreko agintealdian ezarritako lau pantaila elektronikoen osagarri dira ohol horiek. Pantailak udaletxean, mediku etxean, ostatuan eta herriko dendan daude. «Baina herritarrak informazioa ez dela iristen kexatu ziren udaletxean eta hainbat herri bileratan, pantailak dauden lekuetara ez baldin bazara joaten, ez delako informaziorik jasotzen. Udalak hainbat gai garrantzitsu paperean bidali beharra izan du etxeetara. Hori saihesteko bigarren pauso bat eman nahi da», azaldu du Udalak.
Gaur egun pantailen bitartez, informazio oholetan begiratuta, ala elektronikoki jaso daiteke udal informazioa Itsasondon.