Olentzerori lotutako tailer didaktikoa egingo dute Legazpin
Legazpiko Lenbur fundazioak Olentzerori lotutako tailerra egingo du Euskal Burdinaren Museoan. Ginkana baten moduan prestatuko dute eta abenduaren 4an eta 11n egingo dute. 11:00etan hasiko dute egitaraua eta 17:30ean, pelikula baten emanaldiarekin ...
Legazpiko Lenbur fundazioak Olentzerori lotutako tailerra egingo du Euskal Burdinaren Museoan. Ginkana baten moduan prestatuko dute eta abenduaren 4an eta 11n egingo dute.
11:00etan hasiko dute egitaraua eta 17:30ean, pelikula baten emanaldiarekin egingo duten meriendarekin amaituko dute. Bertan, «olentzero ikazkina ezagutuko dute, ez soilik opariak dakartzana, urte osoan lanean dabilena baizik», esan dute. Jolasean olentzero nor den, arropa «zikinak» zergatik daramatzan edota Ilintxa zer den erakutsiko dute. Plazak mugatuak dira, eta interesa dutenek 943730428 telefonora hots egin beharko dute. Egun osorako txartelak 5 euro balio ditu.
Jokoan «kontsumismoren aurkako mezuak bidali nahi» dituzte. Horretarako,haurrek eskutiz berezi bat idatziko diote Olentzerori museoan, non ezingo duten erosi daitekeen ezer ipini. Bestetik, «ondo pasatzeko ez dira jostailu sofistikatuak behar» lelopean, zaku lasterketa, gaztain-basket jolasa, egur frogak… egingo dituzte.
Txiki-OLAN
Pilotaleku ondoan dagoen eraikuntza borobil batean txikienentzako tailerrak jarriko dituzte. Buruhaundi Olentzeroa egingo dute eta egur ikatzarekin marraztu, difumino eta guzti.
Bukatzeko, arratsaldean Olentzeroren inguruko filme bat proiektatuko dute. txokolate janaren atzetik, Olentzero joango da bisitan.
Kasu honetan Olentzero ez da joango eskutitzak jasotzera: Mirandaolako burdinolara ikatza ekartzera joan denez eta gabonak atarian daudenez, inguruko bideak ikustera joango da, «gero gabon gauan ondo plana ondo antolatuta izateko eta hórrela etxe guztietara heltzeko».