Logotipo lehiaketa antolatu du Goiztirik, euskaltegiaren 25. urteurrena ospatzeko
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia 1987tik ari da Goierri euskalduntzen eta alfabetatzen, euskararen normalizazioan urratsak emanaz. Hala, 2011-2012 ikasturtean, 25 urte beteko dira euskaltegia martxan jarri zutenetik, eta urteurrenaren harira, logotipo lehiaketa antolatu dute.
Lehiaketaren bidez, euskaltegiaren 25. urteurrenaren irudia izango dena aukeratuko dute. Lehiaketan edonork parte haru ahalko du, irekia izango baita. Parte hartzaile bakoitzak, ordea, gehienez ere, bi irudi aurkezteko aukera izango du.
Egun Goiztiriren irudiak duen itxurari eta markari fidel, logotippo berriak ere kolore laranja izan beharko du. Nahi izanez gero, beste kolore batekin konbinatu ahalko da laranja, gehienez ere bi kolore erabili ahalko baitira, eta laranja erabiltzea derrigorrezkoa izango baita. Antolatzaileek jarritako oinarrien arabera, proposamen guztiek Goiztiri AEK Euskaltegiaren 25. urteurrena izan behar dute oinarri, eta lanak originalak eta berriak izan beharko dute.
Diseinua egiterakoan, logotipoa edozein euskarritan erabilgarria izan beharko dela hartu beharko da kontuan: paperean, argitalpenetan, karteletan, interneten…
Lanak, 2012ko urtarrilaren 25era arte aurkeztu ahalko dira, Goiztiri euskaltegiak Beasainen (Urbialde, 7) eta Ordizian (Santa Maria kalea, 4) dituen egoitzetan. Lanak aurkezterakoan logotipoa koloretan eta txuribeltzean entregatu beharko da, Din A-4 formatoan. Euskarri digitalean, berriz, bereizmen handiko jpg edo tiff formatoan. Derrigorrean, lanak formatu bektorialen eginda egon beharko dute. Nahi dutenek, lanak bidaltzerakoan irudiaren azapen txiki bat ere erantsi dezaketela jakinarazi dute Goiztiritik.
Afariak sagardotegian
Lanak bi egoitzetan eskura ematen dituztenek, edo postaz bidaltzen dituztenek, aparteko kartazal itxi batean parte hartzailearen datuak jarri beharko dituzte, izen-abizenak, helbidea, kontakturako telefono zenbakia eta helbide elektronikoa zehaztuz.
Nahi duenak, lanak posta elektronikoz bidaltzeko aukera ere izango du, lanak ordizia@aek.org helbidera edo beasain@aek.org helbidera bidaliz. Logotipoak lehiaketara aurkezteko bide hau hautatzen dutenek, parte hartzailearen izen-abizenak agertzen ez diren e-posta helbide batetik bidali beharko ditu, inolako arrastorik utziko ez duen helbide batetik, alegia. Logotipoa bidaltzeaz gain, aurretik zehaztutako datuak biltzen dituen beste dokuntu bat ere bidali beharko dute parte-hartzaileek.
Lan guztien artean onena aukeratzeko, euskaltegiko kideez osatutako epaimahaia eratuko dtue Goiztirikoek, eta erabakia eta irabazlearen izen-abizenak 2012ko urtarrilaren 31n emango dituzte jakitera. Logotiporik onena aurkezten duenak, Urbitarte sagardotegian bost lagunentzako afaria irabaziko du.
Euskaltegitik jakinarazi dutenez, logotipo irabazlearen jabe bakarra Goiztiri AEK izango da, eta logotipoa erabiltzeko askatasun osoa izango du