Bihar egingo dute abenduko udalbatza Beasaingo Udalean
Bihar egingo dute abenduko udalbatza Beasaingo Udalean. Ohi bezala, 19:00etan izango da, udaletxeko batzar aretoan. Bihar, guztira sei gai eztabaidatuko dituzte, tartean udalak Goieikin izango dituen ordezkarien zerrenda. Orain bi aste, ez-ohiko batzar...
Bihar egingo dute abenduko udalbatza Beasaingo Udalean. Ohi bezala, 19:00etan izango da, udaletxeko batzar aretoan. Bihar, guztira sei gai eztabaidatuko dituzte, tartean udalak Goieikin izango dituen ordezkarien zerrenda. Orain bi aste, ez-ohiko batzarra egin zuten ordezkariak izendatzeko, baina adostasun falta zela eta, bertan behera uztea erabaki zuten. Beasaingo Udalak, legez, hiru ordezkari izan behar ditu Goiekin, eta gobernu taldeak honako ordezkariak proposatzen ditu: Mari Mar Celaya (Bildu), Aitor Aldasoro (EAJ) eta Ana Maria Crespo (PSE-EE).
22. areako Hiri Antzolakuntzako Egitasmo Bereziari behin betiko onespena ematea, Ugartemendiko 3. sektoreko Egitasmo Partziala Lazkaoko eta Beasaingo udalerrien muga-lerroa zehaztearekiko eta mugarriak onartzearekiko aktari egokitzeko konpromisoa hartzea, eta aldizkako enplegua ez duten zorren gerorapenerako eta zatikapenerako irizpideak zehaztea izango dira landuko dituzten beste hiru gai.
Fernando Boada PSE-EEko ordezkariak zinegotzi karguari uko egin ondoren, bere ordez Alfonso Segade taldekideari zinegotzi karguaren jabetza ere emango diote, eta udalak parte hartzen duen entitateetan bere kargua izendatuko dute.