CAFek hamasei tren egingo ditu Errumaniarako
Metrorex Bucaresteko (Errumania) metro zerbitzua kudeatzen duen enpresarentzat, hamasei tren egingo ditu CAFek. Kontratu berri honi esker, tren ekoizleak 100 milioi euro jasoko ditu. Lehen trena 2013rako egin beharko dute, eta beste zortzi egiteko auke...
Metrorex Bucaresteko (Errumania) metro zerbitzua kudeatzen duen enpresarentzat, hamasei tren egingo ditu CAFek. Kontratu berri honi esker, tren ekoizleak 100 milioi euro jasoko ditu. Lehen trena 2013rako egin beharko dute, eta beste zortzi egiteko aukera ere zabalik utzi dute. Hala gertatuko balitz, 150 milioi ere jasoko lituzte enpresa beasaindarrak.
Trenak Bucaresteko metroko bosgarren linearako egingo dituzte, eta tren bakoitzak sei bagoi izango ditu. Tren bakoitzean 1.200 bidaiarik bidaiatu ahalko dute.