Ordiziako Gazte Asanbladak euskarazko birao lehiaketa antolatu du
Ordiziako Gazte Asanbladak euskarazko birao lehiaketa antolatu du Euskararen Egunaren bueltan. Abenduaren 2, 3 eta 4an izango da lehiaketa, eta parte hartzeko modu erraza du: biraoa paper batean idatzi izen-abizenak jarriz, eta tabernetan jarriko dituz...
Ordiziako Gazte Asanbladak euskarazko birao lehiaketa antolatu du Euskararen Egunaren bueltan. Abenduaren 2, 3 eta 4an izango da lehiaketa, eta parte hartzeko modu erraza du: biraoa paper batean idatzi izen-abizenak jarriz, eta tabernetan jarriko dituzten postontzietan sartu. Lehen bostei Goierriko Hitzaren urteko harpidetza oparituko diete. Ostiral iluntzean, berriz, gaztaina jatea eta kantu jira izango dira plazan, Hitzaro elkarteak antolatuta.