Ormaiztegiarrek danbor hotsez bete dituzte herriko kaleak
Ormaiztegiko festetan, San Andres egunaren bezperan, danborrada egin dute herritarrek. Astearte gauean, elkarrekin afaldu eta gero atera zen 80 bat laguneko taldea, txarangarekin lagunduta, herria danbor hotsez betetzera. Bart gauean azken parranda eg...
Ormaiztegiko festetan, San Andres egunaren bezperan, danborrada egin dute herritarrek. Astearte gauean, elkarrekin afaldu eta gero atera zen 80 bat laguneko taldea, txarangarekin lagunduta, herria danbor hotsez betetzera.
Bart gauean azken parranda egin eta gero, gaur bukatuko dira Ormaiztegiko San Andres jaiak. Goizean, txistulariak, umeentzako jolasak eta hamaiketakoa izan dituzte, eta eguerdian, herri kirol saioa. Iluntzeko 19:00etan, bertso saioa izango da, Zubipe kiroldegian.