San Andres eguneko herri kirol lehia Unai Otañok eta Javier Elorriagak irabazi dute
Gaur eguerdiko ordu batean egin dute San Andres eguneko herri kirol jaialdia, Ormaiztegiko plazako karpa jendez beteta zela, eta eguraldia lagun, oso giro ona izan da. Aizkoran, Unai Otaño eta Jabier Elorriagak irabazi dituzte bi probak. Mieltxo Saralegi harrijasotzaileak berriz erakustaldia egin du harriekin. Aizkoran, Fausto Mugerzak eta Iñaki Azurmendik, Unai Otañoren eta Javier Elorriagaren aurka neurtu dituzte indarrak. Hasierako proban etzandako eta zutikako enborrak ebaki behar izan dituzte. Unai Otañok eta Javier Elorriagak 3 minutu eta 45 segunduko denbora behar izan dute lana bukatzeko eta beste biek, 4 minutu eta 12 segundu. Ondoren, bigarren probari ekin diote. Kanaerdiko lau enbor eta 60 ontzako beste lau enbor zeinek azkarrago ebaki zegoen jokuan. Otañok eta Elorriagak 18 minutu eta 4 segundu behar izan dituzte lana bukatzeko, eta Azurmendik eta Mugerzak 19 minutu eta 30 segundu. Azurmendik azaldu duenez, bigarren enborra oso txarra tokatu zaie eta hor atera die aldea beste biek. “Hasieran atera diguten aldea murriztu ezinik ibili gara, ondoren. Aitortu behar da dena den, zorte apur bat izan dutela zozketan”. Aizkolarien saioarekin txandakatuz Mieltxo Saralegi harrijasotzaileak hiru saio egin ditu. Lehendabizikoan 100 kiloko harriari 10 jasoaldi egin dizkio, 48 segundutan. Bigarren proban 200 kiloko harriari lau jasoaldi egin dizkio bi [...]
Gaur eguerdiko ordu batean egin dute San Andres eguneko herri kirol jaialdia, Ormaiztegiko plazako karpa jendez beteta zela, eta eguraldia lagun, oso giro ona izan da. Aizkoran, Unai Otaño eta Jabier Elorriagak irabazi dituzte bi probak. Mieltxo Saralegi harrijasotzaileak berriz erakustaldia egin du harriekin.
Aizkoran, Fausto Mugerzak eta Iñaki Azurmendik, Unai Otañoren eta Javier Elorriagaren aurka neurtu dituzte indarrak. Hasierako proban etzandako eta zutikako enborrak ebaki behar izan dituzte. Unai Otañok eta Javier Elorriagak 3 minutu eta 45 segunduko denbora behar izan dute lana bukatzeko eta beste biek, 4 minutu eta 12 segundu.
Ondoren, bigarren probari ekin diote. Kanaerdiko lau enbor eta 60 ontzako beste lau enbor zeinek azkarrago ebaki zegoen jokuan. Otañok eta Elorriagak 18 minutu eta 4 segundu behar izan dituzte lana bukatzeko, eta Azurmendik eta Mugerzak 19 minutu eta 30 segundu. Azurmendik azaldu duenez, bigarren enborra oso txarra tokatu zaie eta hor atera die aldea beste biek. “Hasieran atera diguten aldea murriztu ezinik ibili gara, ondoren. Aitortu behar da dena den, zorte apur bat izan dutela zozketan”.
Aizkolarien saioarekin txandakatuz Mieltxo Saralegi harrijasotzaileak hiru saio egin ditu. Lehendabizikoan 100 kiloko harriari 10 jasoaldi egin dizkio, 48 segundutan. Bigarren proban 200 kiloko harriari lau jasoaldi egin dizkio bi minutu eta 10 segundutan. Eta azkenik, saioa bukatzeko 100 kiloko bolarekin erakustaldia egin du. Plazaren lau alderdietara agurra egin du, bertaratutakoen txalo zaparrada eraginez.