Haitira eguzki lanparak bidaltzeko merkatu txikia egingo dute bihar
Lizeoko ikasleak merkatu solidarioaren aurkezpenean Alkartasuna Lizeoko ikasleek eta Herriak Elkarlanean erakundeko kideek elkarlanean, Elkartasun Eguna antolatu dute biharko. Hainbat astez materiala biltzen aritu ondoren, merkatu txikia egingo dute, eta lortutako diruarekin eguzki lanparak erosiko dituzte, datorren urte hasieran Haitira bidali behar duten edukiontzian lanparak ere eraman ditzaten. Merkatu txikia, Loinazko San Martin plaza azpian izango da, 11:0etan hasi eta 20:00ak arte. Bertan, jostailuak, liburuak, mozorroak, puzzleak, eta diskoak erosteko aukera egongo da, besteak beste. Herriak Elkarlanean erakundeko kideek, bidezko merkataritzako produktuak ere jarriko dituzte salgai, eta nahi dutenek, lanparak erosi ahal izateko txartelak ere erosi ahalko dituzte. Eguzki izpiak baliatuz Lizeoko ikasleek azaldu dutenez, eguzki lanpara hauek hiru orduz eman dezakete argia, aurretik bederatzi orduz eguzkitan eduki ondoren. Eguzki-lanpara hauen bidez, bertako umeen hezkuntzan eragin nahi dute, «eskolatik etxera itzultzean ezin dituztelako lanak egin, etxeetan argi-indarrik ez dutelako». Umeek ikasteko erabili ditzaketen moduan, gainerako senideek ere argia eskura eduki ahalko dute, familia bakoitzarentzat bi eguzki-lanpara ezberdin bidaliko baitituzte: bat umeek ikasteko aukera izan dezaten eta bestea etxeko gela bat hiru orduz argiztatuta izateko. Iaz ere egin zuten Lizeoko ikasleek merkatu txikia, eta orduan, ehun eguzki lanpara erosteko adina diru bildu zuten. Aurten gehiago bildu nahi dutela esan dute. Jostailuak [...]
Alkartasuna Lizeoko ikasleek eta Herriak Elkarlanean erakundeko kideek elkarlanean, Elkartasun Eguna antolatu dute biharko. Hainbat astez materiala biltzen aritu ondoren, merkatu txikia egingo dute, eta lortutako diruarekin eguzki lanparak erosiko dituzte, datorren urte hasieran Haitira bidali behar duten edukiontzian lanparak ere eraman ditzaten.
Merkatu txikia, Loinazko San Martin plaza azpian izango da, 11:0etan hasi eta 20:00ak arte. Bertan, jostailuak, liburuak, mozorroak, puzzleak, eta diskoak erosteko aukera egongo da, besteak beste. Herriak Elkarlanean erakundeko kideek, bidezko merkataritzako produktuak ere jarriko dituzte salgai, eta nahi dutenek, lanparak erosi ahal izateko txartelak ere erosi ahalko dituzte.
Eguzki izpiak baliatuz
Lizeoko ikasleek azaldu dutenez, eguzki lanpara hauek hiru orduz eman dezakete argia, aurretik bederatzi orduz eguzkitan eduki ondoren. Eguzki-lanpara hauen bidez, bertako umeen hezkuntzan eragin nahi dute, «eskolatik etxera itzultzean ezin dituztelako lanak egin, etxeetan argi-indarrik ez dutelako». Umeek ikasteko erabili ditzaketen moduan, gainerako senideek ere argia eskura eduki ahalko dute, familia bakoitzarentzat bi eguzki-lanpara ezberdin bidaliko baitituzte: bat umeek ikasteko aukera izan dezaten eta bestea etxeko gela bat hiru orduz argiztatuta izateko.
Iaz ere egin zuten Lizeoko ikasleek merkatu txikia, eta orduan, ehun eguzki lanpara erosteko adina diru bildu zuten. Aurten gehiago bildu nahi dutela esan dute.
Jostailuak ere Haitira
Azken asteetan Alkartasuna ikastetxean bildu dituzten jostailuen artetik hainbat, Haitira bidaliko dituzte, bertako haurrek ere jostailuak izan ditzaten. Pilarik behar ez duten jostailuak izango dira. Gabonetan Olentzerorekin eskean lortzen duten dirua ere proiektu honetara bideratuko dutela jakinarazi dute Lizeoko Gurako Elkarteko kideek.
Proiektu honekin, berrerabilpenaren kontzeptua ere landu ahal izan dute, salgaiek «guretzat interesa galdu arren beste lagun batzuentzat erabilgarri izan daitezkeelako». Elkartasun programa honi esker, elkartasunaren eta kontsumo arduratsuaren alde pedagokikoa ere landu dute.














