Espainiako Ohorezko Mailako errugbi ligaren lehen itzulia zazpi garaipen eta bi porrotekin bukatu eta gero, Ampo Ordiziak Galizian jokatuko dute etzi bigarren itzuliko lehen partida. Universidade de Vigo talde igoera berria izango du aurrez aurre, eta Altamiran lanak eman zizkiola ikusita, partida lehiatua espero dute Axio Araña eta Paul Healy entrenatzaileek. Partida garrantzitsua da oso, teorian puntuekin itzuli beharko bailuke Ordiziak. Gainera, lehen bi sailkatuek, Santboianak eta VRAC Quesos Entrepinaresek, elkarren aurka jokatu dute igandean bertan, eta Ordiziak irabaziz gero, bigarren postura igoko litzateke. Urteko azken partida izango da, datorren urtera arte ez baita ligako partidarik izango. Lehen itzulia zaila izan da galiziarrentzat, baina partidak jokatu ahala eskarmentua hartzen ari da, eta Arañak ez erlaxatzeko deia egin die jokalariei: “Aurkariak ez dira gutxietsi behar. Guk ere badakigu zer den mailari eusteko sufritzea, eta beharra bezalakorik ez dago kasta ateratzeko”. Galiziarrak azkenak dira sailkapenean, baina puntu bakarrera dute hurrengo sailkatua, eta pentsa liteke gogor saiatuko direla Ordizian mendean hartzen. Aitzol Idiakezen itzultzear Joanes Aierbe izan bazen aurreko asten taldera itzuli zena, Aitzol Idiakez harrobiko jokalaria da laster itzultzeko moduan izango den beste jokalari bat. Denbora dezente da min hartuta dagoela, eta ikusita iaz partida oso txukunak jokatu zituela, klubeko arduradunak mutilaren [...]
Bi bideo saritu dituzte, herritarren saria jaso du Sorgintxulo taldeak eta epaimahaiarena aldiz, Belen Baztarrika eta bere taldeak.
Mintzodromoa ekimenarekin bat egin du euskara elkarteak, baina horretaz gainera, kantu-jira eta euskararen aldeko mendi irteera antolatu ditu asteburu honetarako.
Abenduaren 16rik 18ra ekintza sorta oparoa antolatu dute Urretxuko Motz eta Florida tabernek, ''goiko aldeko tabernetan poteoa suspertu eta kalean giroa...
Lizeoko ikasleak merkatu solidarioaren aurkezpenean Alkartasuna Lizeoko ikasleek eta Herriak Elkarlanean erakundeko kideek elkarlanean, Elkartasun Eguna antolatu dute biharko. Hainbat astez materiala biltzen aritu ondoren, merkatu txikia egingo dute, eta lortutako diruarekin eguzki lanparak erosiko dituzte, datorren urte hasieran Haitira bidali behar duten edukiontzian lanparak ere eraman ditzaten. Merkatu txikia, Loinazko San Martin plaza azpian izango da, 11:0etan hasi eta 20:00ak arte. Bertan, jostailuak, liburuak, mozorroak, puzzleak, eta diskoak erosteko aukera egongo da, besteak beste. Herriak Elkarlanean erakundeko kideek, bidezko merkataritzako produktuak ere jarriko dituzte salgai, eta nahi dutenek, lanparak erosi ahal izateko txartelak ere erosi ahalko dituzte. Eguzki izpiak baliatuz Lizeoko ikasleek azaldu dutenez, eguzki lanpara hauek hiru orduz eman dezakete argia, aurretik bederatzi orduz eguzkitan eduki ondoren. Eguzki-lanpara hauen bidez, bertako umeen hezkuntzan eragin nahi dute, «eskolatik etxera itzultzean ezin dituztelako lanak egin, etxeetan argi-indarrik ez dutelako». Umeek ikasteko erabili ditzaketen moduan, gainerako senideek ere argia eskura eduki ahalko dute, familia bakoitzarentzat bi eguzki-lanpara ezberdin bidaliko baitituzte: bat umeek ikasteko aukera izan dezaten eta bestea etxeko gela bat hiru orduz argiztatuta izateko. Iaz ere egin zuten Lizeoko ikasleek merkatu txikia, eta orduan, ehun eguzki lanpara erosteko adina diru bildu zuten. Aurten gehiago bildu nahi dutela esan dute. Jostailuak [...]
Joan den astean zortzi garaipeneko bolada eten ondoren, Estanda Ordiziak Tecuni Bilboren aurka jokatu du bihar, 19:30ean. Bizkaitarrentzat oso garrantzitsua da Ordiziari irabaztea, igoera fasea jokatu eta mailaz igotzea baitute helburu. Ordiziak, berri...
Estandako langileak gaur goizean egin duten elkarretaratzean Beasaingo Estanda enpresako langileek elkarretaratzea egin dute, enpresako zuzendaritzak errelebo kontratua ez luzatzeko hartu duen erabakiaren aurka. 2009tik aurten arte adostutako hitzar...
Goieiko ordezkariak aukeratzeko prozesua korapilotsua izaten ari da hainbat herritan, tartean, Beasainen. Azkenean, atzo iluntzean egin zuten osoko bilkuran aukeratu zituzten Beasainek Goiekin izango dituen hiru ordezkariak. Bilduk, ordezkariak Mari Mari Celaya (Bildu), Aitor Aldasoro (EAJ) eta Ana Maria Cresto (PSE-EE) izatea proposatu zuen, baina Beasaingo Udalean ordezkaritza duten gainerako ia alderdi guztiak ez zeuden ados, eta EAJk kontraproposamena aurkeztu zuen. Jeltzaleek, ordezkariak Josi Insausti (Hamaikabat), Ana Maria Crespo (PSE-EE) eta Julio Herreros (PP) izatea proposatu dute. EAJ, PP, PSE-EE eta Hamaikabat alderdiko zinegotzien botoekin jeltzaleen proposamena geratu zen onartuta. “Hausnarketarako deia” Bi proposamenak bozkatu aurretik, Koldo Agirre alkateak hartu zuen hitza, maiatzaren 22ko hauteskundeetatik gaur arte, “batzuen eta besteen jarrera laburbiltzeko”. Agirreren arabera, gobernu taldea “hasieratik izan da jakitun sentsibilitate anitzek adostasunerako ahaleginak biderkatzea” suposatuko lukeela. Bide horretan, Bilduk eta Aralarrek osatutako gobernu taldeak “jarrera irekia” izan duela gehitu zuen, “batzordeetan parte hartze irekia bermatuz eta lehen erabakietan adostasuna bilatuz”. Hala ere, Goiekiko Administrazio Kontseiluan Beasaingo ordezkariak aurekatzeko “akordioa erdietsi” ondoren, “atzera” egin izana leporatu zien EAJko zinegotziei. Agirrek azaldu zuenez, Igor Eguren “Ordiziako alkatea EAJko zinegotziekin harremanetan jarri zen, berarekin adostasun bat lortuz”. PSE-EEko zinegotziak ere Bilduren proposamenarekin ados agertu zirela gaineratu zuen. Azaroaren 15ean egin behar zen [...]
''Abentura magiko bat'', ''Marmaduke'' eta ''Marko Polo, Txanogorritxo'' filmak eskainiko dira abenduko hiru igandetan, Urretxuko Labeaga aretoan.
Bertaratuen artean txekor bat eta lanabesak ere zozketatuko dituzte. Feriari arratsaldeko 15:00etan emango zaio hasiera Gernikako Arbola plazan.