Galizian ekingo dio etzi bigarren itzuliari Ampo Ordiziak
Espainiako Ohorezko Mailako errugbi ligaren lehen itzulia zazpi garaipen eta bi porrotekin bukatu eta gero, Ampo Ordiziak Galizian jokatuko dute etzi bigarren itzuliko lehen partida. Universidade de Vigo talde igoera berria izango du aurrez aurre, eta Altamiran lanak eman zizkiola ikusita, partida lehiatua espero dute Axio Araña eta Paul Healy entrenatzaileek. Partida garrantzitsua da oso, teorian puntuekin itzuli beharko bailuke Ordiziak. Gainera, lehen bi sailkatuek, Santboianak eta VRAC Quesos Entrepinaresek, elkarren aurka jokatu dute igandean bertan, eta Ordiziak irabaziz gero, bigarren postura igoko litzateke. Urteko azken partida izango da, datorren urtera arte ez baita ligako partidarik izango. Lehen itzulia zaila izan da galiziarrentzat, baina partidak jokatu ahala eskarmentua hartzen ari da, eta Arañak ez erlaxatzeko deia egin die jokalariei: “Aurkariak ez dira gutxietsi behar. Guk ere badakigu zer den mailari eusteko sufritzea, eta beharra bezalakorik ez dago kasta ateratzeko”. Galiziarrak azkenak dira sailkapenean, baina puntu bakarrera dute hurrengo sailkatua, eta pentsa liteke gogor saiatuko direla Ordizian mendean hartzen. Aitzol Idiakezen itzultzear Joanes Aierbe izan bazen aurreko asten taldera itzuli zena, Aitzol Idiakez harrobiko jokalaria da laster itzultzeko moduan izango den beste jokalari bat. Denbora dezente da min hartuta dagoela, eta ikusita iaz partida oso txukunak jokatu zituela, klubeko arduradunak mutilaren [...]
Espainiako Ohorezko Mailako errugbi ligaren lehen itzulia zazpi garaipen eta bi porrotekin bukatu eta gero, Ampo Ordiziak Galizian jokatuko dute etzi bigarren itzuliko lehen partida. Universidade de Vigo talde igoera berria izango du aurrez aurre, eta Altamiran lanak eman zizkiola ikusita, partida lehiatua espero dute Axio Araña eta Paul Healy entrenatzaileek. Partida garrantzitsua da oso, teorian puntuekin itzuli beharko bailuke Ordiziak. Gainera, lehen bi sailkatuek, Santboianak eta VRAC Quesos Entrepinaresek, elkarren aurka jokatu dute igandean bertan, eta Ordiziak irabaziz gero, bigarren postura igoko litzateke. Urteko azken partida izango da, datorren urtera arte ez baita ligako partidarik izango.
Lehen itzulia zaila izan da galiziarrentzat, baina partidak jokatu ahala eskarmentua hartzen ari da, eta Arañak ez erlaxatzeko deia egin die jokalariei: “Aurkariak ez dira gutxietsi behar. Guk ere badakigu zer den mailari eusteko sufritzea, eta beharra bezalakorik ez dago kasta ateratzeko”. Galiziarrak azkenak dira sailkapenean, baina puntu bakarrera dute hurrengo sailkatua, eta pentsa liteke gogor saiatuko direla Ordizian mendean hartzen.
Aitzol Idiakezen itzultzear
Joanes Aierbe izan bazen aurreko asten taldera itzuli zena, Aitzol Idiakez harrobiko jokalaria da laster itzultzeko moduan izango den beste jokalari bat. Denbora dezente da min hartuta dagoela, eta ikusita iaz partida oso txukunak jokatu zituela, klubeko arduradunak mutilaren zain daude. Osatzen ari den beste jokalari bat Iker Elortza ‘Kubano’ da. Matias Tudelak, berriz, etzikoa izango du urteko azken partida Ordiziarekin, martxora arte Fidji Uharteetara joan behar baitu Espainiako selekzioarekin jokatu beharreko partidak prestatzera













