Tecuni Bilboren aurka derbia du Estanda Ordiziak
Joan den astean zortzi garaipeneko bolada eten ondoren, Estanda Ordiziak Tecuni Bilboren aurka jokatu du bihar, 19:30ean. Bizkaitarrentzat oso garrantzitsua da Ordiziari irabaztea, igoera fasea jokatu eta mailaz igotzea baitute helburu. Ordiziak, berri...
Joan den astean zortzi garaipeneko bolada eten ondoren, Estanda Ordiziak Tecuni Bilboren aurka jokatu du bihar, 19:30ean. Bizkaitarrentzat oso garrantzitsua da Ordiziari irabaztea, igoera fasea jokatu eta mailaz igotzea baitute helburu. Ordiziak, berriz, joan den astean sartutako arantza atera nahi du, eta puntuak lortu Espainiako zilarrezko mailako emakumeen areto futboleko sailkapen buruan eroso jarraitzeko.
Emilio Ortiz entrenatzailearen arabera, jokalariek badakite partida oso zaila izango dela Bilbokoa, orain arte ez baitute sekula irabazi Tecuniren kantxan. Partida irabazteko gako nagusia akatsik ez egitea dela nabarmendu du Ortizek.













