Elkartasuna salgai
Beasaingo Alkartasuna Lizeoko ikasleek eta Herriak Elkarlanean erakundeak Merkatu Txikia jarri dute gaur, egun osoan, udaletxeko plaza azpian. Elkartasun keinu bat izan nahi du azoka horrek, izan ere, bertan bildutako dirua Haitira eguzki lanparak bidaltzeko erabiliko dute. Arratsalde partean lasai antzean zebiltzan, baina eguerdi partean “jende dezente” etorri dela azaldu dute antolatzaileek. Merkatu Txikian, mota guztietako jostailuak, mozorroak eta jokoak daude salgai, baita liburuak, diskoak eta bidezko merkataritza produktuak ere. Gainera, eguzki lanparak erosi ahal izateko txartelak jarri dituzte salgai. Lanpara horiekin, Haitiko umeei etxean ikasteko aukera eman nahi diete, herririk gehienetan, ez baitute argindarrik. Lanpara horiek, egunez eguzkitan kargatu eta hiru orduz argia egiteko gai dira. Merkatu txikia arratsalde osoan egongo da zabalik, 20:00ak arte, udaletxeko plaza azpian.
Beasaingo Alkartasuna Lizeoko ikasleek eta Herriak Elkarlanean erakundeak Merkatu Txikia jarri dute gaur, egun osoan, udaletxeko plaza azpian. Elkartasun keinu bat izan nahi du azoka horrek, izan ere, bertan bildutako dirua Haitira eguzki lanparak bidaltzeko erabiliko dute. Arratsalde partean lasai antzean zebiltzan, baina eguerdi partean “jende dezente” etorri dela azaldu dute antolatzaileek.
Merkatu Txikian, mota guztietako jostailuak, mozorroak eta jokoak daude salgai, baita liburuak, diskoak eta bidezko merkataritza produktuak ere. Gainera, eguzki lanparak erosi ahal izateko txartelak jarri dituzte salgai. Lanpara horiekin, Haitiko umeei etxean ikasteko aukera eman nahi diete, herririk gehienetan, ez baitute argindarrik. Lanpara horiek, egunez eguzkitan kargatu eta hiru orduz argia egiteko gai dira. Merkatu txikia arratsalde osoan egongo da zabalik, 20:00ak arte, udaletxeko plaza azpian.













