Idiazabalgo hamabi kirol taldek euskaraz jarduteko konpromisoa hartu dute
Euskararen Nazioarteko Eguna baliatu dute Idiazabalgo Udalak eta bertako kirol taldeek, euskara bultzatzeko hitzarmena sinatzeko. Guztira, herriko hamabi kirol taldek parte hartu dute akordioa sinatzeko ekitaldian, eta bertan, eguneroko funtzionamenduan euskara erabiltzeko konpromisoa hartu dute. Festa kutsuko ekitaldia izan da, eta bazkari batekin bukatu dute eguna. Dani Oiarbide euskara zinegotziak azaldu duenez, “euskararen normalizazioaren bidean” beste pauso bat da gaur eman dutena. Izan ere, “badakigu Idiazabalen euskaraz bizitzeko aukera badugula, eta aprobetxatu egin behar dugu, baina ona da kontzienteak izatea eta orain egiten dugun hori etorkizunerako ere bermatuta gelditu dadin, honelako hitzarmenak egitea”. Kirol taldeek hartu dituzten konpromisoen artean, talde horien barne funtzionamenduan eta kanpora begira antolatzen dituzten ekitaldietan, “ahoz zein idatziz, gehiena euskaraz egitea” dago. Horrekin batera, taldeek egiten dituzten kartel, deialdi, gutun eta abarretan ere euskara lehenesteko konpromisoa hartu dute, baita antolatzen dituzten ekitaldi eta txapelketa ezberdinetan ere. Euskara bultzatzeko hitzarmena sinatu duten hamabi taldeak honakoak dira: Herri Kirol Taldea, Mendi Taldea, Mendi Lasterketa Taldea, Otxoa Elkartea, Atxurbide Pilotazale Elkartea, Herri Kros Taldea, Xake Taldea, Txirrindulari Taldea, Areto Futboleko taldeak, Bolazaleak, Idiazabal Futbol Taldea eta Eskola Kirola. Ginkanako sariak Ekitaldi berean, azken asteetan egin duten ginkanaren sariak ere banatu dituzte. Xabi Bosch euskara teknikariak azaldu duenez, “azkeneko zortzi [...]
Euskararen Nazioarteko Eguna baliatu dute Idiazabalgo Udalak eta bertako kirol taldeek, euskara bultzatzeko hitzarmena sinatzeko. Guztira, herriko hamabi kirol taldek parte hartu dute akordioa sinatzeko ekitaldian, eta bertan, eguneroko funtzionamenduan euskara erabiltzeko konpromisoa hartu dute. Festa kutsuko ekitaldia izan da, eta bazkari batekin bukatu dute eguna.
Dani Oiarbide euskara zinegotziak azaldu duenez, “euskararen normalizazioaren bidean” beste pauso bat da gaur eman dutena. Izan ere, “badakigu Idiazabalen euskaraz bizitzeko aukera badugula, eta aprobetxatu egin behar dugu, baina ona da kontzienteak izatea eta orain egiten dugun hori etorkizunerako ere bermatuta gelditu dadin, honelako hitzarmenak egitea”.
Kirol taldeek hartu dituzten konpromisoen artean, talde horien barne funtzionamenduan eta kanpora begira antolatzen dituzten ekitaldietan, “ahoz zein idatziz, gehiena euskaraz egitea” dago. Horrekin batera, taldeek egiten dituzten kartel, deialdi, gutun eta abarretan ere euskara lehenesteko konpromisoa hartu dute, baita antolatzen dituzten ekitaldi eta txapelketa ezberdinetan ere.
Euskara bultzatzeko hitzarmena sinatu duten hamabi taldeak honakoak dira: Herri Kirol Taldea, Mendi Taldea, Mendi Lasterketa Taldea, Otxoa Elkartea, Atxurbide Pilotazale Elkartea, Herri Kros Taldea, Xake Taldea, Txirrindulari Taldea, Areto Futboleko taldeak, Bolazaleak, Idiazabal Futbol Taldea eta Eskola Kirola.
Ginkanako sariak
Ekitaldi berean, azken asteetan egin duten ginkanaren sariak ere banatu dituzte. Xabi Bosch euskara teknikariak azaldu duenez, “azkeneko zortzi asteetan, herriko denda, taberna eta ile-apaindegietan galderak jarri ditugu, eta galdera horiei erantzun dituztenen artean atera ditugu sariak”. Aurreneko saria, herriko dendetan gastatzeko 200 euroko bonoa, Josebe Iparragirrek jaso du. Bigarrena, 100 euroko bonoa, Lierni Otaegik; eta hirugarrena, 50 eurokoa, Maider Aranburuk.















