Iñaki Leturiak irabazi du Ormaiztegiko argazki lehiaketa
Dagoeneko aukeratu dituzte Ormaiztegiko argazki lehiaketako argazkirik onena. Aurreneko saria, Iñaki Leturiak jasoko du, Zubipekoak gara argazkiari esker; 130 euro jasoko ditu Leturiak. Guztira 22 lan aurkeztu dituzte lehiaketa horretara, eta hiruk jaso dute saria. Horrela gelditu da sailkapena: Lehenengo saria: Iñaki Leturia Yurrita “Zubipekoak gara” (130 euro). Bigarren saria: Aloña Elorza Insausti “Bizitza aidean nire parean” (100 euro). Hirugarren saria: Isabel Soto “Udaletxea” (70 euro). Lehiaketara aurkeztutako argazkiekin, 2012ko egutegia egingo du Ormaiztegiko Udalak, herritarrei opari bezala emateko.
Dagoeneko aukeratu dituzte Ormaiztegiko argazki lehiaketako argazkirik onena. Aurreneko saria, Iñaki Leturiak jasoko du, Zubipekoak gara argazkiari esker; 130 euro jasoko ditu Leturiak. Guztira 22 lan aurkeztu dituzte lehiaketa horretara, eta hiruk jaso dute saria. Horrela gelditu da sailkapena:
- Lehenengo saria: Iñaki Leturia Yurrita “Zubipekoak gara” (130 euro).
- Bigarren saria: Aloña Elorza Insausti “Bizitza aidean nire parean” (100 euro).
- Hirugarren saria: Isabel Soto “Udaletxea” (70 euro).
Lehiaketara aurkeztutako argazkiekin, 2012ko egutegia egingo du Ormaiztegiko Udalak, herritarrei opari bezala emateko.














