Motorzaleen erantzun bikainak borobildu du Olaberriko Motor Festa
Gasolina eta goma errearen usaina, motor hotsa eta abiadura. Autoen eta motor munduaren zaleek gozatu ederra hartu dute gaur Olaberrian. Izan ere, bertako karting zirkuituan antolatu duten Motor Festak jendetza bildu du. Deialdiak arrakasta izan duela...
Gasolina eta goma errearen usaina, motor hotsa eta abiadura. Autoen eta motor munduaren zaleek gozatu ederra hartu dute gaur Olaberrian. Izan ere, bertako karting zirkuituan antolatu duten Motor Festak jendetza bildu du. Deialdiak arrakasta izan duela esan daiteke, egun osoko egitarauak eta izen handiko pilotuek jendea erruz erakarri baitute.
Goizeko 11:00etan hasi da Motor Festa. Aurkezpen lanak egin eta gero, karkros entrenamenduak eta drifting erakustaldia egin dituzte. Eguerdi partean berriz, denek espero zituzten pilotu ezagunen txanda izan da. Dani Sordo, Efren Vazquez eta Vilariñotarrak aritu dira, besteak beste, erakustaldiak ematen. Arratsaldeko saioan, Sordo aita-semeek ezin izan dute parte hartu, goizeko erakustaldian autoa matxuratu baitzaie. Bestalde, goizean simulagailu profesionalean emaitzarik onenak lortu dituen gazte batek, arratsaldeko erakustaldian kopilotu moduan parte hartzeko aukera izan du.
Denetariko autoak
Egunean zehar denetariko ibilgailuak ikusi ahal izan dira. Karting eta karkros proben ondoren, drifting saioan eta erakustaldietan, Lamiscarreren Porchea, Olabegageaskoetxearen BMW M3a, Igor Urienen Speed Car ikusgarria edota Oscar Palaciosen Barqueta.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.