Ataunen kontsumo taldea sortu dute, erosketa ohiturekin kezkati
Gaur egungo kontsumo ohiturekin kezkatuta, eta bertako ekoizleen produktuak zuzeneko salmentaren bitartez merkaturatzeko helburuarekin, kontsumo taldea sortu dute Ataunen. Lehenbiziko ekitaldia etziko iragarri du, eta horrenbestez lanean martxan jarrik...
Gaur egungo kontsumo ohiturekin kezkatuta, eta bertako ekoizleen produktuak zuzeneko salmentaren bitartez merkaturatzeko helburuarekin, kontsumo taldea sortu dute Ataunen. Lehenbiziko ekitaldia etziko iragarri du, eta horrenbestez lanean martxan jarriko dute taldea.
Hitzaldi batekin aurkeztuko dute eragileek asmoa. «Gipuzkoako beste hainbat herritan bezalaxe, Ataunen ere kontsumo talde bat osatu nahi da», aurreratu dute antolatzaileek. Taldearen helburuak, kezkak eta ekinbideak aipatuko dira hitzaldian, etzi, osteguna, udaletxeko batzar aretoan, 18:30ean.
Kontsumo taldearen helburua finkatuta dago. «Garaian garaiko produktu fresko eta ekologikoen salmenta zuzena herrian finkatzea da abiatzear den kontsumo taldearen helburua», dio prentsa oharrak. Baserritarrak eta herritar kontsumitzaileak erakarri nahi dituzte taldera.
«Honelako talde bat sortzeak herriari eta herritarrei ekar diezazkiokeen onurak» nabarmenduko dituzte, lehenik.
Teknikarien hitzaldia, hasteko
Kontsumo taldea osatzeko eta martxan jartzeko lehenbiziko ekimena etziko hitzaldia da. Bi teknikarik aurkeztuko egitasmoa: EHNE sindikatuko Pedro Alberdik eta Biolur nekazaritza ekologikoaren aldeko elkarteko Adrian Sanchezek emango dute.
Jakien inguruan dagoen espekulazioari buruz eta egunero kotsumitzen diren jakien «kalitate ezari» buruz ere mintzatuko dira Alberdi eta Sanchez.