Emakumezkoen bizitza ohitura osasungarriez jardunaldia egingo dute etzi
D’elikatuz Bizi jardunaldia azaroan antolatu ohi du urtero D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak, eta Ibaetako campuseko EHUko Psikologia fakultatea izaten du bilgune, ahalik eta gipuzkoar gehienengana iristeko. Aurten, ordea, ez du behar a...
D’elikatuz Bizi jardunaldia azaroan antolatu ohi du urtero D’elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak, eta Ibaetako campuseko EHUko Psikologia fakultatea izaten du bilgune, ahalik eta gipuzkoar gehienengana iristeko. Aurten, ordea, ez du behar adina jendek izena eman bi eguneko jardunaldi hartan parte hartzeko, eta azkenean, egun bakarreko jardunaldia egingo dute Ordizian bertan. Gai bera landuko dute; emakumezkoen bizitza ohitura osasungarriak.
Jardunaldia ostegun arratsaldean izango da, D’elikatuzen bertan. Lau adituk hitzaldi bana egingo dute ordu eta erdian, eta eztabaidarako tartea hartu ondoren, D’elikatuz Bizi Saria emango dute. Hitz egiten lehena Oihana Munduate doktorea izango da, 17:30ean hasita. Menopausia emakumean. Seinale klinikoak eta osasun arazoak gaiari buruz ariko da. Ana Elbusto nutrizio medikuak, berriz, Menopausiari loturiko gaixotasunen prebentzioa. Osteoporosia gaia izango du hizpide jarraian.
Iñigo Otxoa de Alda doktoreak Emakumearen alderdi psikologikoak edoskitzarotik menopausiara gaiari buruz hitz egingo du hurrena, eta bukatzeko, Lazkaoko Kemen kirol zentroko Etor Mendia Ariketa fisikoa emakumearen osasunaren sustapenean hitzaldia egingo du.
Saria Katxalin elkarteari
Bukaeran, Katxalin elkarteko lehendakari Txaro Beobidek D’elikatuz Bizi 2011 Saria jasoko du D’elikatuzeko kideen eskutik.