Euskadiko txistor onenak aukeratzeko lehiaketa izango da bihar Ordizian
Bihar zortzi ospatuko da San Tomas eguna Euskal Herrian, eta ospakizun horren atarian, Euskadiko XIV. Txistor-Lehiaketa izango da bihar Ordiziako udaletxeko arkupeetan, asteazkeneroko feria egunarekin bat eginez. Gipuzkoako harakin eta urdaitegi-zaleen gremioak antolatu du lehiaketa, kontsumitzaileengan bertakoak diren produktuen aldeko arreta pizteko, eta artisauek beraiek kontsumitzaileek asko estimatzen dituzten kalitateko produktuak egiten jarrai dezaten. Txistorra egiten duten profesionalek soilik har dezakete parte Ordiziako lehiaketan. Parte hartzaileek txistorra haiek egina dela ziurtatu eta gero, gaur arratsaldeko zortzirak baino lehen aurkeztu beharra daukate kilo bat hestebete (sei txirikorda) Barrena kultur etxean. Iaz 48 harakinek parte hartu zuten lehiaketan, eta aurtengorako ere antzeko kopurua espero dute. Lehiaketak Euskadi izena daraman arren, Nafarroako eta Gipuzkoako harakinek parte hartu ohi dute lehiaketan. Tolosako Jose Luis Muñagorri izan zen iazko irabazlea. Epai irizpideak Txistorraren neurria eta itxura homogeneoa, gustua, txikitze neurria, gihar eta koipe kopurua, eta ontze puntua dira, adituen arabera, txistorra epaitzeko kontuan hartu behar diren irizpideak. Epaileek produktuak duen itxurari erreparatuko diote lehendabizi (hestea, lodiera, eskuz lotua izatea). Ondoren, gordinik dagoela, txistorra ebaki, eta gihar eta koipe proportzioei begiratuko diete, eta baita txikitze tamainari ere. Azkenik, txistorra frijitu, eta zaporea, usaina eta gustua hartuko dituzte kontuan. Goierriko eta Goierriz kanpoko sukaldariak izango dira biharkoan [...]
Bihar zortzi ospatuko da San Tomas eguna Euskal Herrian, eta ospakizun horren atarian, Euskadiko XIV. Txistor-Lehiaketa izango da bihar Ordiziako udaletxeko arkupeetan, asteazkeneroko feria egunarekin bat eginez. Gipuzkoako harakin eta urdaitegi-zaleen gremioak antolatu du lehiaketa, kontsumitzaileengan bertakoak diren produktuen aldeko arreta pizteko, eta artisauek beraiek kontsumitzaileek asko estimatzen dituzten kalitateko produktuak egiten jarrai dezaten.
Txistorra egiten duten profesionalek soilik har dezakete parte Ordiziako lehiaketan. Parte hartzaileek txistorra haiek egina dela ziurtatu eta gero, gaur arratsaldeko zortzirak baino lehen aurkeztu beharra daukate kilo bat hestebete (sei txirikorda) Barrena kultur etxean. Iaz 48 harakinek parte hartu zuten lehiaketan, eta aurtengorako ere antzeko kopurua espero dute. Lehiaketak Euskadi izena daraman arren, Nafarroako eta Gipuzkoako harakinek parte hartu ohi dute lehiaketan. Tolosako Jose Luis Muñagorri izan zen iazko irabazlea.
Epai irizpideak
Txistorraren neurria eta itxura homogeneoa, gustua, txikitze neurria, gihar eta koipe kopurua, eta ontze puntua dira, adituen arabera, txistorra epaitzeko kontuan hartu behar diren irizpideak. Epaileek produktuak duen itxurari erreparatuko diote lehendabizi (hestea, lodiera, eskuz lotua izatea). Ondoren, gordinik dagoela, txistorra ebaki, eta gihar eta koipe proportzioei begiratuko diete, eta baita txikitze tamainari ere. Azkenik, txistorra frijitu, eta zaporea, usaina eta gustua hartuko dituzte kontuan. Goierriko eta Goierriz kanpoko sukaldariak izango dira biharkoan epaile.