Mintzodromoa izango da Eledako aurtengo berrikuntza
Karmele Santoyo (AEK), Koldo Agirre eta Marian Toledo, Eledaren aurkezpenean Ostiraletik igandera egingo dute aurten Eusklal Liburu Eta Disko Azoka Beasainen. Aurtengoa, 22. azoka izango da, eta Gernika pasealekuko pilotalekuan izango da. Goizean egin dute aurkezpena, eta berrikuntzen artean Mintzodromoa aipatu dute antolatzaileek. Azoka goiz eta arratsaldez egongo da irekita: ostiralean 17:00etatik 20:00etara; larunbatean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; eta igandean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Koldo Agirre alkateak esan duenez, azokan liburuak eta diskoak erosteaz gain, jostailuak, filmeak, dvd-ak, komikiak eta gurasoentzako materiala ere erosi ahalko da. Aurten, 1.500 produktuz osatutako katalogoa osatu dute, eta etxean haurrak eta gaztetxoak dituzten etxeetara bidali dute katalogoa, azokara joan aurretik, erosi nahi duten hori bertan bilatzeko. Beasaingo Udaletik herritar guztiak gonbidatu dituzte azokara, “euskarazko materiala erostera eta ondoren erabiltzera”. Mintzodromoa larunbatean da Marian Toledo Udal Euskaltegiko zuzendariak eman ditu Mintzodromoari buruzko azalpenak. Larunbat arratsaldean egingo dute Mintzodromoa, azokaren ondoan, Gernika pasealekuan jarriko duten karpan. Lehen aldia da ekimena antolatzen dutena, eta Euskararen Egunerako posible izan ez bazen ere, liburu eta disko azoka aprobetxatu nahi izan dute. Toledok azaldu duenez, mintzalaguna egitasmoan parte hartzen duten kideen ideia izan da Beasainen ere Mintzodromoa antolatzea. Udal euskaltegiko eta AEK euskaltegiko ikasleek eta nahi duten herritarrek [...]
Ostiraletik igandera egingo dute aurten Eusklal Liburu Eta Disko Azoka Beasainen. Aurtengoa, 22. azoka izango da, eta Gernika pasealekuko pilotalekuan izango da. Goizean egin dute aurkezpena, eta berrikuntzen artean Mintzodromoa aipatu dute antolatzaileek. Azoka goiz eta arratsaldez egongo da irekita: ostiralean 17:00etatik 20:00etara; larunbatean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; eta igandean, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Koldo Agirre alkateak esan duenez, azokan liburuak eta diskoak erosteaz gain, jostailuak, filmeak, dvd-ak, komikiak eta gurasoentzako materiala ere erosi ahalko da. Aurten, 1.500 produktuz osatutako katalogoa osatu dute, eta etxean haurrak eta gaztetxoak dituzten etxeetara bidali dute katalogoa, azokara joan aurretik, erosi nahi duten hori bertan bilatzeko. Beasaingo Udaletik herritar guztiak gonbidatu dituzte azokara, “euskarazko materiala erostera eta ondoren erabiltzera”.
Mintzodromoa larunbatean da
Marian Toledo Udal Euskaltegiko zuzendariak eman ditu Mintzodromoari buruzko azalpenak. Larunbat arratsaldean egingo dute Mintzodromoa, azokaren ondoan, Gernika pasealekuan jarriko duten karpan. Lehen aldia da ekimena antolatzen dutena, eta Euskararen Egunerako posible izan ez bazen ere, liburu eta disko azoka aprobetxatu nahi izan dute.
Toledok azaldu duenez, mintzalaguna egitasmoan parte hartzen duten kideen ideia izan da Beasainen ere Mintzodromoa antolatzea. Udal euskaltegiko eta AEK euskaltegiko ikasleek eta nahi duten herritarrek parte hartu ahalko dute, Toledoren esanetan, “helburua euskararen kale erabilera bultzatzea baita”. Karpa azpian, egunero euskaraz hitz egiten dutenak eta egiten ez dutenak elkartuko dira, eta ordubete inguruz hitz egin beharko dute lauko taldetan.
Toledok azaldu duenez, “eguneroko gaiak izango dituzte hizpide parte-hartzaileek: kirolak, gizartea, kultura… Berriketa lasaiean eta txokolate beroa edanez igaroko dute arratsaldea”. Mintzodromoko lehen saioa 17:00etan izango da, eta bigarrena 18:00etan. Herriko hainbat pertsonai famatuk parte hartuko dutela aurreratu du Toledok, eta Goenkale telesaileko hainbat aktore ere etortzekoak omen dira.
Mintzodromoan parte hartu nahi duenak, bi saioetako bat hasi baino lehen karpara agertu beharko da, eta antolatzaileekin hitz egin. Bi euskaltegietako eta udaleko ordezkariek dei egin diete herritarrei, eta Mintzodromoan parte hartzera gonbidatu dituzte.
EGITARAUA:
– OSTIRALA: Goizean ikastetxeetako ikasleen bisita. Arratsaldean, 18:30ean, azokaren irekiera ekitaldia Aurtzakako dantzariekin eta Bertso Eskolako ikasleekin. 20:00etan, Igartza jauregian, Eta orain badakit, Itsaso kontra bat hitz, musika eta irudiz osatutako poesia irakurketa Tere Irastortza, Aitor Furundarena, Iñaki Telleria eta Itziar Gomezekin.
– LARUNBATA: 13:00etan, Udal Musika Eskolako trikitilarien saioa. 17:00etan, Mintzodromoa. 19:00etan, Ostadar Dantza Taldearen emanaldia Iruñeako Arrotxapeako erraldoiekin. Gaztaina erreak banatuko dituzte.
– IGANDEA: 12:30ean, Migel Angel Mintegiren “Heriotza zuriz jantzita” liburuaren aurkezpena. 13:00etan, kantujirako kideen saioa.