Arantxberri tabernak lehen urtea ospatuko du
Legorretako Arantxberri tabernak jakinarazi duenez, establezimendua ireki zuteneko aurreneko urtea bete den honetan zozketa berezia egingo du, bezeroen artean. Bihar egun osorako jarri dute eskaintza. Kontsumitzen duten euro bakoitzeko zenbaki bat jaso...
Legorretako Arantxberri tabernak jakinarazi duenez, establezimendua ireki zuteneko aurreneko urtea bete den honetan zozketa berezia egingo du, bezeroen artean. Bihar egun osorako jarri dute eskaintza. Kontsumitzen duten euro bakoitzeko zenbaki bat jasoko dute bezeroek. Zozketa 21:00etan egingo dute: gabon saski bat, Reala ikusteko bi sarrera, eta urdaiazpikoa. Egunean zehar ere “bat-bateko zozketak” egingo dituzte.













