
Ordiziako Udalbatzak urteko azken osoko bilkura egingo du datorren astelehenean, 18:00etan. Goiekiko ordezkarien izendapenaren aldaketa, 2012ko zerga eta tasen behin betiko onarpena, eta eguneko zentroaren barne arautegiaren aldaketa dira aztergaiak.

Aurkakotasunei batasunarekin egin nahi diete aurre Legorretako gazteek; lapurretei, elkartasunarekin; haserreari, festarekin. Gaztetxearen zazpigarren urteurrena dute ospagai, baina berezia izango da larunbatearko, abenduak 17, antolatu duten egun osoko festa. Azken aldian hainbat lapurreta jasan dituzte Legorretako gaztetxean. Dirua, etxe tresna elektrikoak, musika tresnak eta ekipoak eraman dizkiete, eta txikizio batzuk ere konpondu behar izan dituzte. «Lapurreten aurrean, elkartasuna», dio Legorretako Gazte Asanbladak atera duen iragarki kartelak. Legorretar guztiei egin diete dei zapatuko ekitaldietan parte hartzeko, laguntza dirutan ez bada elkartasunean adieraz dezaten. «Herri guztiari begira egun potoloa eta zabala» antolatu dute. Goizean lipdub grabazioarekin hasiko dira. «Legorretako eragile guztiekin hitz egin dugu, ea parte hartuko duten. Denek baiezkoa eman digute. Herri guztia mugitu nahi dugu», dio gazte asanbladako Iñigo Lasak. Abesti bat oinarri hartuta, bideoa sortuko dute, istorioaren irudizko haria herritarrek eta elkarteek daramaten bitartean. Bazkaritarako 110 lagun Eguerdian Bilkoin elkartean elkartuko dira, herri bazkaria egiteko. Atzoko eman behar zen izena, menua 15 euroan dela. Erantzuna aparta izan da: 110 lagun daude joateko hitza emanda. Haurrak dituztenek ere ez dute ez joateko aitzakiarik: haurtzaindegi zerbitzua jarriko dute bazkal garairako. Ikuskizunak arratsean jarraituko du, pilotalekuan. Mikel Goñi pilotari oronoztarrak Legorretako bi laguni egingo die aurre. Afizionatu mailan jokatutako Iñaki Agirrek eta [...]

Lazkaon, Seguran, Ordizian eta Beasainen bezalaxe, Ataunen ere bihar hasiko da liburu eta disko azoka. Seigarren aldiz antolatu dute Ataungo Irakurle Taldeak eta udalak. San Martin auzoan izango da aurten azokaren gunea, ostiral iluntzetik igande eguerdira. Graziñaberri aretoan atondu dute liburu eta disko eskaintzaren erakusketa eta saltokia. Horrez gain, aurkezpenak eta ekitaldiak udaletxean nahiz antzokian ere egingo dituzte. Bihar, ostirala, 18:00etan zabalduko dute azoka. 19:00etan Xibertako aktak 1977 liburuaz ariko dira, bilera haietan partaide izan zen Jexux Arin ataundarrarekin. 20:00ak arte egongo da irekita ostiralean feria. Bigarren jardunaldia, larunbatekoa, ataundar egileei eskainiko die azokak. 12:00etan, Eneko Aizpuruak Errauts liburu atera berria aurkeztuko du; 17:30ean, Eneko eta Aiora trikitilariek Armuñoren omenez egindako abestiak aurkeztuko dituzte, Euskal Herriko Trikitilari Elkartearen diskoan argitaratuak. Bi ekitaldi horiek Graziñaberri aretoan dira. Herri Antzokira jauzi eginda, Esne Beltza musika taldearen DVDa ikusi ahalko da, 18:00etan. Xabi Solano talde buruak eta DZk emango dituzte azalpenak. Larunbatean egun osoan egongo da azoka zabalik, 10:00etatik 20:00etara. Eguerdian bi orduz itxiko dute (14:00-16:00 artean). Azkenik, igandea haurrentzat zuzendu dute. Mertxe Aizpuruak ipuinak kontatuko dizkie umeei, 11:00etan, Graziñaberrin. Eguerdian, 12:00etan, saiakerako Euskadi Literatura Saria irabazi duen Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? lanaz solasaldia izango da, Jose Anjel Irigarai eta Pello Elzabururekin, [...]

Euskal presoen eskubideen alde egunotan garatzen ari den baraualdi-protestarekin bat egin dute Lazkaoko Udaleko Bilduko hautetsiek. Bihar, ostirala, baraualdia egingo dute. 12:00etan elkarretaratzea egingo dute plazan, urtarrilaren 7ko manifestaziorako...

Lazkaoko LAPKE elkarteko pilotariek asteburuan jokatuko dituzten zazpi partidetatik sei finalak edo finalerdiak izango dira. Gipuzkoako Txapelketan, bihar Zegaman, jubenilek dute final bat, Arrasaterekin. San Migel txapelketan (Lizarra) eta Baztango Tx...

Zaldibiako jubilatu eta pentsiodunen Beti Gazte elkarteak batzarra egingo du astelehenean, abenduak 19, bazkideekin. Karreane kultur etxean elkartzeko deia egin du zuzendaritzak. Lokalaren erabilera zehaztea jarri dute bilerako gai-zerrendan. Beti Gazt...

Legorretako Arantxberri tabernak jakinarazi duenez, establezimendua ireki zuteneko aurreneko urtea bete den honetan zozketa berezia egingo du, bezeroen artean. Bihar egun osorako jarri dute eskaintza. Kontsumitzen duten euro bakoitzeko zenbaki bat jaso...

Zingizango.com• Beste urte betez, eguraldia lagun, Biziolara doan bidearen bazterrak garbitu dituzte Egialde auzoko hainbat kidek. Usadio zaharrari eutsiz, festarako ez ezik, lanerako bat egin dute legazpiar horiek. Ez da, ez, sistema txarra auz...

Asteburuan herriko musikarien emanaldiez gozatzeko aukera egongo da Legazpin. Zapatuan, hilak 17, Alaitasuna errondailak GIzarte Zentroan kantatuko du, 20:00etan. Igandean, aldiz, Gabon kontzertua eskainiko dute hainbat taldek: Buztintegi Abesbatzak, S...

Ordiziako Udaleko Gobernu taldeko kideek baraualdia egingo dute bihar euskal presoen eskubideak errespeta daitezen eskatzeko, eta horren harira, elkarretaratzea egingo dute gaur bertan Plaza Nagusian, 12:00etan. Horrez gain, urtarrilaren 7an Bilbon egi...

Hitzaro euskara elkarteak kudeatzen duen Gaztelekuak ate irekien eguna egingo du igandean, 18:00etatik aurrera. Lan taldea aurkeztearekin bat, azken bi hileetan egindako lana biltzen duen bideo bat emango dute. Gazteek egindako txokolatea eta gailetak ...

Gipuzkoako paleta larruzko txapelketaren hiru partida jokatuko dira bihar iluntzean, 20:45etik hasita, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. Lehenengo partida 2. mailan ari den Oianguko bikoak jokatuko du Landareren aurka; bigarrenean, 1. mailako Oiangu 2 ...

Lehen Hezkuntzako lau mailetako haurrei zuzendutako bi jolas tailer antolatu ditu Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak hilaren 22 eta 23rako. Arrasateko Txatxilipurdi elkarteak gidatuko ditu bi saiook. Jolasa eta birziklapena uztartzea da tailerren hel...

Ordiziako merkatari eta ostalariak biltzen dituen Ordizian elkarteak elkartasunari bide eman nahi dio Eguberrietan, Etiopiako Wukro komunitatean eskola bat eraikitzeko dirua biltzeko Etiopia-Utopia irabazi asmorik gabeko erakundearekin batera Zure Gabonak bildu kanpaina jarri baitu martxan. Egitasmo xumea da oso. Hala nahi duten herritarrek, Goen kalean egokituko duten lokalera joan, eta haien Eguberrietako opariak bilduko dizkiete euro baten truke. Imanol Apalategi Etiopia-Utopiako ordezkariaren arabera, dirua lortzea da kanpainaren helburuetako bat, baina baita Ordiziako herritarrak sentsibilizatzea ere. Horrez gain, datorren astelehenean Addis Abbeba-Wukro dokumentala proiektatuko dute Barrenan, 19:00etan, eta Aldaketarako hezkuntza izenpeko argazki erakusketa ere jarriko dute. Erakusleihoen lehiaketa Ez da hori Ordizian elkartearen berritasun bakarra. Zuzendaritza berritu dute orain gutxi –Estitxu Ruano Matxain da lehendakari berria– , eta aurreko zuzendaritzak egindako «lan onari» jarraituz, hainbat ekintza antolatu dituzte Eguberriei begira. Nabarmenena Eguberrietako erakusleihoen lehiaketa da. Eguberrietako argiak gaur piztuko dituzte Ordizian, eta horien osagarri, 18 dendak erakusleihoak atonduko dituzte hilaren 21etik urtarrilaren 5era. Herritarrek eta bezeroek egingo dituzte epaile lanak, www.ordizia.com webgunean botoa emanez. Hauek dira parte hartuko duten saltokiak: Carrion, Farmaetxe, Gofi, Gorosti, Irurena, Lekuona, Lirain, Ness, Ness Men, Palomo, Pinocho, Porfirio Fernandez, Ugalde, Urdanet, Vicuña Confeccion, Zabale, Vicuña Sport eta Zipi-Zape. Boto gehien jasotzen duten hiru dendek izango dituzte [...]

Itsasondoko Udalaren gazteria sailak Gabonetarako jarduerak prestatu ditu lau urtetik 9ra bitarteko haurrentzat. Oporrak dituzten egunetan aisialdiko ekimenak izango dituzte. Astearterako, abenduak 20, eman behar da izena. Gaztelekuan ere jolas berezia...

Beasaingo Udalak argitaratu duen 2012ko egutegia eskuragarri egongo da bihartik igandera, udaletxeko harrera bulegoan eta Gernika pasealekuan egingo duten liburu eta disko azokan. Egutegian Iberok trazatutako errege-galtzada 1862an nolakoa zen azaltzen...

Urtarrilaren 7an euskal presoen eskubideen alde Bilbon egingo den nazio manifestazioari babesa adierazteko bideo bat grabatzeko deia egin die Ordiziako Egin dezagun bidea taldeak herritarrei. www.kolosalaizangoda.info helbidean atxekimendua ere eman da...

Josu Garai eta Imanol Alberdi argazkilariek proiekzioa egingo dute bihar Legazpin. 20:00etan hasiko dute emanaldia, kultur etxeko areto nagusian. Rajastan: Indiano tradizioa eta kolorea izena eman diote saioari eta herritar guztiei irekita dago.



