Ataungo liburu eta disko azoka bihar arratsean irekiko dute, San Martinen
Lazkaon, Seguran, Ordizian eta Beasainen bezalaxe, Ataunen ere bihar hasiko da liburu eta disko azoka. Seigarren aldiz antolatu dute Ataungo Irakurle Taldeak eta udalak. San Martin auzoan izango da aurten azokaren gunea, ostiral iluntzetik igande eguerdira. Graziñaberri aretoan atondu dute liburu eta disko eskaintzaren erakusketa eta saltokia. Horrez gain, aurkezpenak eta ekitaldiak udaletxean nahiz antzokian ere egingo dituzte. Bihar, ostirala, 18:00etan zabalduko dute azoka. 19:00etan Xibertako aktak 1977 liburuaz ariko dira, bilera haietan partaide izan zen Jexux Arin ataundarrarekin. 20:00ak arte egongo da irekita ostiralean feria. Bigarren jardunaldia, larunbatekoa, ataundar egileei eskainiko die azokak. 12:00etan, Eneko Aizpuruak Errauts liburu atera berria aurkeztuko du; 17:30ean, Eneko eta Aiora trikitilariek Armuñoren omenez egindako abestiak aurkeztuko dituzte, Euskal Herriko Trikitilari Elkartearen diskoan argitaratuak. Bi ekitaldi horiek Graziñaberri aretoan dira. Herri Antzokira jauzi eginda, Esne Beltza musika taldearen DVDa ikusi ahalko da, 18:00etan. Xabi Solano talde buruak eta DZk emango dituzte azalpenak. Larunbatean egun osoan egongo da azoka zabalik, 10:00etatik 20:00etara. Eguerdian bi orduz itxiko dute (14:00-16:00 artean). Azkenik, igandea haurrentzat zuzendu dute. Mertxe Aizpuruak ipuinak kontatuko dizkie umeei, 11:00etan, Graziñaberrin. Eguerdian, 12:00etan, saiakerako Euskadi Literatura Saria irabazi duen Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? lanaz solasaldia izango da, Jose Anjel Irigarai eta Pello Elzabururekin, [...]
Lazkaon, Seguran, Ordizian eta Beasainen bezalaxe, Ataunen ere bihar hasiko da liburu eta disko azoka. Seigarren aldiz antolatu dute Ataungo Irakurle Taldeak eta udalak. San Martin auzoan izango da aurten azokaren gunea, ostiral iluntzetik igande eguerdira.
Graziñaberri aretoan atondu dute liburu eta disko eskaintzaren erakusketa eta saltokia. Horrez gain, aurkezpenak eta ekitaldiak udaletxean nahiz antzokian ere egingo dituzte.
Bihar, ostirala, 18:00etan zabalduko dute azoka. 19:00etan Xibertako aktak 1977 liburuaz ariko dira, bilera haietan partaide izan zen Jexux Arin ataundarrarekin. 20:00ak arte egongo da irekita ostiralean feria.
Bigarren jardunaldia, larunbatekoa, ataundar egileei eskainiko die azokak. 12:00etan, Eneko Aizpuruak Errauts liburu atera berria aurkeztuko du; 17:30ean, Eneko eta Aiora trikitilariek Armuñoren omenez egindako abestiak aurkeztuko dituzte, Euskal Herriko Trikitilari Elkartearen diskoan argitaratuak. Bi ekitaldi horiek Graziñaberri aretoan dira.
Herri Antzokira jauzi eginda, Esne Beltza musika taldearen DVDa ikusi ahalko da, 18:00etan. Xabi Solano talde buruak eta DZk emango dituzte azalpenak.
Larunbatean egun osoan egongo da azoka zabalik, 10:00etatik 20:00etara. Eguerdian bi orduz itxiko dute (14:00-16:00 artean).
Azkenik, igandea haurrentzat zuzendu dute. Mertxe Aizpuruak ipuinak kontatuko dizkie umeei, 11:00etan, Graziñaberrin. Eguerdian, 12:00etan, saiakerako Euskadi Literatura Saria irabazi duen Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? lanaz solasaldia izango da, Jose Anjel Irigarai eta Pello Elzabururekin, udaletxeko batzar aretoan.
Igandean 14:00etan bukatuko da Liburu eta Diskoen VI. Azoka.













