Gipuzkoako paleta larruzko txapelketaren hiru partida bihar Ordizian
Gipuzkoako paleta larruzko txapelketaren hiru partida jokatuko dira bihar iluntzean, 20:45etik hasita, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. Lehenengo partida 2. mailan ari den Oianguko bikoak jokatuko du Landareren aurka; bigarrenean, 1. mailako Oiangu 2 ...
Gipuzkoako paleta larruzko txapelketaren hiru partida jokatuko dira bihar iluntzean, 20:45etik hasita, Ordiziako Beti Alai pilotalekuan. Lehenengo partida 2. mailan ari den Oianguko bikoak jokatuko du Landareren aurka; bigarrenean, 1. mailako Oiangu 2 bikoak Gazteleku izango du aurkari; eta hirugarrenean, 2. mailako Oiangu 2 bikoak Altzatarra 2ren aurka neurtuko ditu indarrak.













