Itsasondon haurrentzako gabon ekitaldietan izena 20rako eman behar da
Itsasondoko Udalaren gazteria sailak Gabonetarako jarduerak prestatu ditu lau urtetik 9ra bitarteko haurrentzat. Oporrak dituzten egunetan aisialdiko ekimenak izango dituzte. Astearterako, abenduak 20, eman behar da izena. Gaztelekuan ere jolas berezia...
Itsasondoko Udalaren gazteria sailak Gabonetarako jarduerak prestatu ditu lau urtetik 9ra bitarteko haurrentzat. Oporrak dituzten egunetan aisialdiko ekimenak izango dituzte. Astearterako, abenduak 20, eman behar da izena. Gaztelekuan ere jolas bereziak izango dira. Tartean, Goierriko lau herritako (Itsasondo, Zegama, Idiazabal eta Ataun) gazteen arteko futbito txapelketa jokatuko dute.













