Jolas tailerrak egingo dituzte hilaren 22an eta 23an
Lehen Hezkuntzako lau mailetako haurrei zuzendutako bi jolas tailer antolatu ditu Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak hilaren 22 eta 23rako. Arrasateko Txatxilipurdi elkarteak gidatuko ditu bi saiook. Jolasa eta birziklapena uztartzea da tailerren hel...
Lehen Hezkuntzako lau mailetako haurrei zuzendutako bi jolas tailer antolatu ditu Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak hilaren 22 eta 23rako. Arrasateko Txatxilipurdi elkarteak gidatuko ditu bi saiook. Jolasa eta birziklapena uztartzea da tailerren helburua, eta erabiliko dituzten materialak ohikoak izango dira.
Hilaren 22ko jolas kooperatiboen tailerra bi ordukoa izango da (17:00-19:00), eta Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. mailako haurrei zuzenduta dago. Taldean jolasteko jolasak erakutsiko dizkiete haurrei. Hilaren 23koan, berriz, bi ordu eta erdi iraungo du, eta Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako haurrentzat da. Haurrekin jostailuei eta iragarkiei buruz hitz egin ondoren, birziklatutako materialekin jostailu bat sortzea proposatuko diete.
Izen-ematea astelehena baino lehen
Gehienez 20 haur onartuko dituzte bi tailerretan, eta astelehenerako eman behar da izena Euskara Zerbitzuan (943 80 56 22). Helbide honetan lor daiteke informazio gehiago.













