Legorretako gaztetxean 7. urtemuga ospatuko dute, lapurretekin jasandako kalteak herritarren elkartasunarekin sendatzeko
Aurkakotasunei batasunarekin egin nahi diete aurre Legorretako gazteek; lapurretei, elkartasunarekin; haserreari, festarekin. Gaztetxearen zazpigarren urteurrena dute ospagai, baina berezia izango da larunbatearko, abenduak 17, antolatu duten egun osoko festa. Azken aldian hainbat lapurreta jasan dituzte Legorretako gaztetxean. Dirua, etxe tresna elektrikoak, musika tresnak eta ekipoak eraman dizkiete, eta txikizio batzuk ere konpondu behar izan dituzte. «Lapurreten aurrean, elkartasuna», dio Legorretako Gazte Asanbladak atera duen iragarki kartelak. Legorretar guztiei egin diete dei zapatuko ekitaldietan parte hartzeko, laguntza dirutan ez bada elkartasunean adieraz dezaten. «Herri guztiari begira egun potoloa eta zabala» antolatu dute. Goizean lipdub grabazioarekin hasiko dira. «Legorretako eragile guztiekin hitz egin dugu, ea parte hartuko duten. Denek baiezkoa eman digute. Herri guztia mugitu nahi dugu», dio gazte asanbladako Iñigo Lasak. Abesti bat oinarri hartuta, bideoa sortuko dute, istorioaren irudizko haria herritarrek eta elkarteek daramaten bitartean. Bazkaritarako 110 lagun Eguerdian Bilkoin elkartean elkartuko dira, herri bazkaria egiteko. Atzoko eman behar zen izena, menua 15 euroan dela. Erantzuna aparta izan da: 110 lagun daude joateko hitza emanda. Haurrak dituztenek ere ez dute ez joateko aitzakiarik: haurtzaindegi zerbitzua jarriko dute bazkal garairako. Ikuskizunak arratsean jarraituko du, pilotalekuan. Mikel Goñi pilotari oronoztarrak Legorretako bi laguni egingo die aurre. Afizionatu mailan jokatutako Iñaki Agirrek eta [...]
Aurkakotasunei batasunarekin egin nahi diete aurre Legorretako gazteek; lapurretei, elkartasunarekin; haserreari, festarekin. Gaztetxearen zazpigarren urteurrena dute ospagai, baina berezia izango da larunbatearko, abenduak 17, antolatu duten egun osoko festa. Azken aldian hainbat lapurreta jasan dituzte Legorretako gaztetxean. Dirua, etxe tresna elektrikoak, musika tresnak eta ekipoak eraman dizkiete, eta txikizio batzuk ere konpondu behar izan dituzte.
«Lapurreten aurrean, elkartasuna», dio Legorretako Gazte Asanbladak atera duen iragarki kartelak. Legorretar guztiei egin diete dei zapatuko ekitaldietan parte hartzeko, laguntza dirutan ez bada elkartasunean adieraz dezaten. «Herri guztiari begira egun potoloa eta zabala» antolatu dute.
Goizean lipdub grabazioarekin hasiko dira. «Legorretako eragile guztiekin hitz egin dugu, ea parte hartuko duten. Denek baiezkoa eman digute. Herri guztia mugitu nahi dugu», dio gazte asanbladako Iñigo Lasak.
Abesti bat oinarri hartuta, bideoa sortuko dute, istorioaren irudizko haria herritarrek eta elkarteek daramaten bitartean.
Bazkaritarako 110 lagun
Eguerdian Bilkoin elkartean elkartuko dira, herri bazkaria egiteko. Atzoko eman behar zen izena, menua 15 euroan dela. Erantzuna aparta izan da: 110 lagun daude joateko hitza emanda. Haurrak dituztenek ere ez dute ez joateko aitzakiarik: haurtzaindegi zerbitzua jarriko dute bazkal garairako.
Ikuskizunak arratsean jarraituko du, pilotalekuan. Mikel Goñi pilotari oronoztarrak Legorretako bi laguni egingo die aurre. Afizionatu mailan jokatutako Iñaki Agirrek eta Joseba Artolak osatutako dute bikoa.
Eguna bukatzeko musika jaialdia izango da, gaztetxean. Lau taldek joko dute, hiru Legorretakoak: Pikunk, Kalamidaz eta Perros del Norte. Laugarrena Hendaiakoa da, Armatiro Punk.
Bazkari-txartela erosi dutenak doan sar daitezke kontzertura. Besteek 5 euro jarri behar dute.
Egitaraua
7. urteurreneko jaialdia, larunbatean (abenduak 17)
- 11:00. ‘Lipdub’ grabaketa.
- 14:30. Herri bazkaria, Bilkoinen, Orioko txarangarekin.
- 18:30. Pilota partida: Goñi II.a / Iñaki Agirre-Joseba Artola.
- 23:00. Kontzertua: Pikunk, Kalamidaz, Perros del Norte, eta Armatiro Punk.













