Patxi Epelde tolosarraren koadroak ikusi daitezke Aterpe tabernan
Patxi Epelde, Aterpen Ordizian bizi den Patxi Epelde artista tolosarrak egindako lanak, Beasaingo Ezkiaga auzoko Aterpe tabernan ikusteko aukera dago. Txomin Ferreira Aterpeko nagusiak zehaztu duenez, teknika ezberdinak nahastuta, kolore biziko lana...
Ordizian bizi den Patxi Epelde artista tolosarrak egindako lanak, Beasaingo Ezkiaga auzoko Aterpe tabernan ikusteko aukera dago. Txomin Ferreira Aterpeko nagusiak zehaztu duenez, teknika ezberdinak nahastuta, kolore biziko lanak egin ditu erakusketarako Epeldek. Egurrean egindako hainbat eskultura eta lan ere ikusi daitezke. Erakusketa urtarrilaren 13ra arte egongo da irekita, aste egunetan 12:00etatik 22:00etara, eta asteburuetan eta jai egunetan, 12:00etatik 15:00etara eta 19:00etatik 22:00etara.
Basamortua eta basoa
Epeldek urte asko daramatza koadroak margotzen, eta oraingoan, basamortua eta basoa izan ditu inspirazio iturri. Lan abstraktuak dira lan gehienak. Aterperekin lotura ere aspalditik du Epeldek, hainbat urtetan Ferreirak antolatutako pintura lehiaketako epaimahikide izan baita.