Gabon egun hauetarako tailerrak antolatu ditu Zumalakarregi museoak
Gabon egun hauetarako bost tailer antolatu ditu Ormaiztegiko Zumalakarregi museoak. Lehendabizikoa abenduaren 27an izango da eta azkenekoa urtarrilaren 5ean. Seitik hamabi urte bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute saio horietan. Tailer guztiak goizean izango dira, 11:00etatik 13:00etara bitartean, urtarrilaren 5ekoa izan ezik, ordu erdi lehenago hasiko baitira egun horretan. Plaza mugatuak izango dira eta beraz, parte hartu nahi duenak aldez aurretik eman behar du izena. Gaur bukatuko da epea apuntatzeko, arratsaldeko bostetan. Interesa dutenek 943 88 99 00 telefono zenbakira deitu behar dute edota mzumalakarregi@gipuzkoa.net helbidera idatzi. Gai anitzeko tailerrak Abenduaren 27an Orri bilatzailea: jarri zure ikurra! izeneko tailerra egingo dute. Hurrengo egunean imanak oinarri hartuta, mural bat osatuko dute saioan parte hartzen duten umeek. Abenduaren 29an bitxiak egingo dituzte, zehazki esateko, paparrekoak. Jada urte berriaren barruan, lehendabiziko tailerra urtarrilaren 4an egingo dute: Txotxongiloak bizirik daude! izenekoa. Saioei bukaera emateko berriz, sukaldaritzarekin lotutako tailerra egingo dute urtarrilaren 5ean. Taloak nola egin ikasiko dute haurrek.
Gabon egun hauetarako bost tailer antolatu ditu Ormaiztegiko Zumalakarregi museoak. Lehendabizikoa abenduaren 27an izango da eta azkenekoa urtarrilaren 5ean. Seitik hamabi urte bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute saio horietan.
Tailer guztiak goizean izango dira, 11:00etatik 13:00etara bitartean, urtarrilaren 5ekoa izan ezik, ordu erdi lehenago hasiko baitira egun horretan. Plaza mugatuak izango dira eta beraz, parte hartu nahi duenak aldez aurretik eman behar du izena. Gaur bukatuko da epea apuntatzeko, arratsaldeko bostetan. Interesa dutenek 943 88 99 00 telefono zenbakira deitu behar dute edota mzumalakarregi@gipuzkoa.net helbidera idatzi.
Gai anitzeko tailerrak
Abenduaren 27an Orri bilatzailea: jarri zure ikurra! izeneko tailerra egingo dute. Hurrengo egunean imanak oinarri hartuta, mural bat osatuko dute saioan parte hartzen duten umeek. Abenduaren 29an bitxiak egingo dituzte, zehazki esateko, paparrekoak.
Jada urte berriaren barruan, lehendabiziko tailerra urtarrilaren 4an egingo dute: Txotxongiloak bizirik daude! izenekoa. Saioei bukaera emateko berriz, sukaldaritzarekin lotutako tailerra egingo dute urtarrilaren 5ean. Taloak nola egin ikasiko dute haurrek.