Iturriotz eta Urrestarazu ez dira kartzelara itzuliko
2004. urtean egindako ‘sarekada prebentiboetan’ atxilotu zituzten 11 lagunen zigorrak hitzartu dituzte haien defentsak eta fiskaltzak. Tartean dira Alaitz Iturriotz eta Ibon Urrestarazu ordiziarrak. Bi horiei, hiru urte eta lau hilabeteko kartzela ...
2004. urtean egindako ‘sarekada prebentiboetan’ atxilotu zituzten 11 lagunen zigorrak hitzartu dituzte haien defentsak eta fiskaltzak. Tartean dira Alaitz Iturriotz eta Ibon Urrestarazu ordiziarrak. Bi horiei, hiru urte eta lau hilabeteko kartzela zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak. Epe hori ordea, atxiloaldi prebentiboan egon ziren garaian bete zuten; horrenbestez, ez dute berriz kartzelara itzuli beharrik izango.