Legorretako udal aurrekontua 1,4 milioi eurokoa izango da 2012an
Legorretako Udalak datorren urteko ekitaldirako 1.487.289,65 euroko guztizko aurrekontua aurkeztu du, 2011rako hasieran prestatutako kopuruaren oso parekoa (%0,9 gutxiago). Gutxituko diren 13.000 euro «detaileetan» aurreratu dituzte. Udalbatzak oniritzia eman zain, astelehenean aurkeztu zuten udal agintariek txostena. Bakartxo Mendez alkateak esan du aurrekontuak «errealistak eta puztu gabeak» direla, Inbertsioetarako 12.000 euro soilik geratuko dira. Hortik, 10.000 zinema berritzeko aurrezten ari diren partidara bideratuko dituzte (76.000 daude lehendik), eta 2.000 udal webgunea berritzeko. Hala ere, alkateak aurreratu du aurtengo kontuen likidazioa egiten denean, otsailean, 200.000 euro gehiago geratuko diren aurreikuspena dagoela. Hori sartu gabe dago txostenean. Gainontean, Legorretako Udalaren egoera ekonomikoa «saneatua» da, eta zorpetze maila «baxua». Berez %4,70eko zorpetzea du udalak, baina UFFF Udalen Finantzaketarako Foru Funtsaren azken urteetako gainbeheragatik aldundiari itzuli beharrekoak %9,06ra igotzen du zorpetzea. «Hala eta guztiz, baxua da hori». Herriko eragileei eta elkarteei laguntza gisa bideratzeko diru saila mantendu egingo da iaztik; denera 53.128 euro emango dira. Aldundira 140.000 bueltan UFFFren murrizketarekin kezkati agertu dira udal agintariak. Legorretako Udalaren aurrekontu osoaren %55 da aldunditik jasotzen dena. 2011n aurreikusitako ekarpenetik —832.184 euro agindu zituen aldundiak— %8 itzuli beharko da, 70.546 euro. Horri, 2009ko defizitaren herena gehitu behar zaio, beste 71.500 euro aurtengoak. Duela bi urteko itzulketa denera 214.534 [...]
Legorretako Udalak datorren urteko ekitaldirako 1.487.289,65 euroko guztizko aurrekontua aurkeztu du, 2011rako hasieran prestatutako kopuruaren oso parekoa (%0,9 gutxiago). Gutxituko diren 13.000 euro «detaileetan» aurreratu dituzte. Udalbatzak oniritzia eman zain, astelehenean aurkeztu zuten udal agintariek txostena. Bakartxo Mendez alkateak esan du aurrekontuak «errealistak eta puztu gabeak» direla,
Inbertsioetarako 12.000 euro soilik geratuko dira. Hortik, 10.000 zinema berritzeko aurrezten ari diren partidara bideratuko dituzte (76.000 daude lehendik), eta 2.000 udal webgunea berritzeko. Hala ere, alkateak aurreratu du aurtengo kontuen likidazioa egiten denean, otsailean, 200.000 euro gehiago geratuko diren aurreikuspena dagoela. Hori sartu gabe dago txostenean.
Gainontean, Legorretako Udalaren egoera ekonomikoa «saneatua» da, eta zorpetze maila «baxua». Berez %4,70eko zorpetzea du udalak, baina UFFF Udalen Finantzaketarako Foru Funtsaren azken urteetako gainbeheragatik aldundiari itzuli beharrekoak %9,06ra igotzen du zorpetzea. «Hala eta guztiz, baxua da hori».
Herriko eragileei eta elkarteei laguntza gisa bideratzeko diru saila mantendu egingo da iaztik; denera 53.128 euro emango dira.
Aldundira 140.000 bueltan
UFFFren murrizketarekin kezkati agertu dira udal agintariak. Legorretako Udalaren aurrekontu osoaren %55 da aldunditik jasotzen dena. 2011n aurreikusitako ekarpenetik —832.184 euro agindu zituen aldundiak— %8 itzuli beharko da, 70.546 euro.
Horri, 2009ko defizitaren herena gehitu behar zaio, beste 71.500 euro aurtengoak. Duela bi urteko itzulketa denera 214.534 eurokoa izan zen; zati berdinetan aurten, 2012an eta 2013an bueltatu beharrekoa da. 2008an jasotakoa baino 107.460 euro gutxiago zegozkion Legorretari. Hori 2009an eta 2010ean itzuli zen erabat.
Bestetik, lau mailegu ditu ordainkizun udalak, 1998, 2002, 2004 eta 2008koak. Kreditu horien iinteresak urtean 11.000 euro direla argitu du Urko Etxeberriak.
Aurrezkirako aurreko agintealdian hartutako erabakiek indarrean segiko dute: udaletxearen garbiketa astean hirutan, egunero beharrean; udal zentroen garbiketa bertako langileek egingo dute; edota plenoengatiko ordainsariak jaitsita mantenduko dira.
Aurkezpenean azaldu dutenez, alkatetzako gastua bere horretan izango da. Alkatearen aholkulari izan den Iñaki Oiarbidek hil honen atzenean utziko du postua. Otsailetik aurrera beste laguntzaile bat kontratatuko dute, Iñigo Lasa, lanaldi erdirako.
Azpiegituretan, agintealdiko «apustua» zinema da. «Baina ikusita zer egoeratan gauden, likidazioa zertan erabili pentsatu behar da. Edo koltxoi bezala, UFFFko itzulketan; edo inbertsioetan. Egoera ez dago mailegu gehiago eskatzeko, eta zinemarekin hasteko aukera gutxi egongo da».
AURREKONTUAK
Gastuak
I. Pertsonala. 456.305,11 €
II. Ondasunen eta zerbitzuen erosketa. 645.942,52
III. Finantzak. 11.299,83
IV. Transferentziak. 238.878
VI. Inbertsioak. 12.000
IX. Finantza pasiboak. 122.864
GUZTIRA. 1.487.289,65.
Sarrerak
I. Zuzeneko zergak. 263.592,5
II. Zeharkako zergak. 5.000
III. Tasak eta beste. 323.432,95
IV. Transf. arruntak. 879.514,22
V. Ondare sarrerak. 5.750
VII. Kapital transf. 10.000
GUZTIRA. 1.487.289,65