Solasaldia eta ipuin kontaketa egingo dituzte Ezkio-Itsason abenduaren 30ean
Abenduaren 30ean Maroko oinarri hartuta, solasaldia eta ipuin-kontaketa egingo dituzte Ezkio-Itsasoko Anduaga etxean, 18:00etan. Khadija Marokokoa da, eta 11 urte daramatza bizitzen Ezkio-Itsason. Nisrin eta beste bi ahizpa txikiak Goierrin jaioak dira...
Abenduaren 30ean Maroko oinarri hartuta, solasaldia eta ipuin-kontaketa egingo dituzte Ezkio-Itsasoko Anduaga etxean, 18:00etan.
Khadija Marokokoa da, eta 11 urte daramatza bizitzen Ezkio-Itsason. Nisrin eta beste bi ahizpa txikiak Goierrin jaioak dira. Marokon haurrak, gazteak eta helduak nola jaio, bizi eta hiltzen diren kontatuko dute. Hango ohiturak, balioak eta euskaldunekiko desberdintasunak ere izango dituzte hizpide, besteak beste. Bukaeran, Khadijak ipuin bat kontatuko du arabieraz, eta Nisrinek euskarara itzuliko du. Beraiek prestatutako tea eta bizkotxoa dastatzeko aukera ere izango da.