Sormenezko margoketa ikastaroa antolatu dute Ezkio-Itsason
Yartu kultur elkarteak eta Ezkio-Itsasoko Udalak sormenezko margoketa ikastaroa antolatu dute herritarrentzat. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, saio horren helburua ez da marrazketa edo margoketa teknikak ikastea bakarrik, baita norberak bere barr...
Yartu kultur elkarteak eta Ezkio-Itsasoko Udalak sormenezko margoketa ikastaroa antolatu dute herritarrentzat.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, saio horren helburua ez da marrazketa edo margoketa teknikak ikastea bakarrik, baita norberak bere barruan duen arte-sena ateratzea eta norberaren ahalmen edo gaitasunak askatasunez garatzea ere.
Ikastaroak urtarrilaren 14an hasiko dira, eta Lourdes Elorzak emango ditu. Hilean behin izango dira, larunbat goizetan, eta 10:00etatik 13:00etara bitartean arituko dira lanean. Izena abenduaren 30a baino lehen eman behar da udaletxean. Hiru orduko saio bakoitzeko hamabost euro ordaindu behar dira.
Dantza eta Tai-Chi ikastaroa
Bestalde, erromerietako dantza ikastaroak eta Tai-Chiak izan duten harrera ikusita, beste hiru hilabetez luzatzeko erabakia hartu dute. Urtarrilaren 10era arteko epea dago izena emateko.
Dantza ikastaroa larunbatetan izango da. Ordutegia taldearekin zehaztuko dute. Orain arte 15:30etik 17:30era bitartean egin izan dute. Hileko 12 euro ordaindu behar dira.
Tai-Chi ikastaroa ostiraletan egiten dute, 19:30etik 20:45era bitartean. Hileko 13 euro ordaindu behar dira.