Urtezahar egunean egingo dute Ormaiztegiko ziklo kros proba
Aurten Urtezahar egunean egingo dute 41. Ziklo Kros oroba, Ormaiztegin. 13:30ean hasiko dira, eta proba nagusia, Elite eta 23 urtez azpikoena, 15:15etan jokatuko dute. Ormaiztegiko Txirrinduaren Lagunak taldeak antolatzen du urtero proba hori, Ormaiztegiko udalaren laguntzarekin. Aurten ere 2,5 kilometroko ibilbidea prestatu dute. Herriko kaleak zeharkatzeaz gain, belardietan barrena ere ibili beharko dute kirolariek. Ohikoa den moduan, lokatza eta aldapa guneak ere izango ditu ibilbideak. Punturik interesgarrienetakoa, urteroko moduan, Antoneneko zelaiko jaitsiera izango da, eta ikuslerik gehienak bertan biltzea espero dute antolatzaileek. Probari 13:30ean emango diote hasiera. Ordu horretan kadete mailako neskek eta mutilek lehiatu beharko dute. Angel Elorza antolatzaileak aipatu duenez, ordu erdiko lana bete beharko dute helmugan sartu aurretik. 14:15etan junior mailako mutilak eta neskak eta Elite mailako neskak irtengo dira. Horiek 40 minutuko lasterketa egin beharko dute. Ruiz de Larrinaga faboritoa Proba nagusian parte hartzen duten txirrindulariek, berriz, 50 minutuko saioa egin beharko dute. Elorzaren hitzetan, Egoitz Murgoitio ez da izango Ormaiztegin, Belgikan parte hartu behar baitu beste proba batetan, baina ziklo krosean ibili ohi diren txirrindulari gehienak bertan izango dira, besteak beste, Javier Ruiz de Larrinaga, Aitor Hernandez eta Iñaki Lejarreta. Javier Ruiz de Larrinaga da faboritoa, Aitor Hernandezekin batera. Gainera, azken bost urteetan Ruiz de [...]
Aurten Urtezahar egunean egingo dute 41. Ziklo Kros oroba, Ormaiztegin. 13:30ean hasiko dira, eta proba nagusia, Elite eta 23 urtez azpikoena, 15:15etan jokatuko dute.
Ormaiztegiko Txirrinduaren Lagunak taldeak antolatzen du urtero proba hori, Ormaiztegiko udalaren laguntzarekin. Aurten ere 2,5 kilometroko ibilbidea prestatu dute. Herriko kaleak zeharkatzeaz gain, belardietan barrena ere ibili beharko dute kirolariek. Ohikoa den moduan, lokatza eta aldapa guneak ere izango ditu ibilbideak. Punturik interesgarrienetakoa, urteroko moduan, Antoneneko zelaiko jaitsiera izango da, eta ikuslerik gehienak bertan biltzea espero dute antolatzaileek.
Probari 13:30ean emango diote hasiera. Ordu horretan kadete mailako neskek eta mutilek lehiatu beharko dute. Angel Elorza antolatzaileak aipatu duenez, ordu erdiko lana bete beharko dute helmugan sartu aurretik. 14:15etan junior mailako mutilak eta neskak eta Elite mailako neskak irtengo dira. Horiek 40 minutuko lasterketa egin beharko dute.
Ruiz de Larrinaga faboritoa
Proba nagusian parte hartzen duten txirrindulariek, berriz, 50 minutuko saioa egin beharko dute. Elorzaren hitzetan, Egoitz Murgoitio ez da izango Ormaiztegin, Belgikan parte hartu behar baitu beste proba batetan, baina ziklo krosean ibili ohi diren txirrindulari gehienak bertan izango dira, besteak beste, Javier Ruiz de Larrinaga, Aitor Hernandez eta Iñaki Lejarreta. Javier Ruiz de Larrinaga da faboritoa, Aitor Hernandezekin batera. Gainera, azken bost urteetan Ruiz de Larrinagak irabazi du Ormaiztegiko proba. Gainerako guztiak, beraz, arabarrak seigarren garaipena lortu ez dezan saiatu beharko dute.
Maila txikiagoetan Goierriko txirrindulariak dira faboritoak. Kadeteen mailan esaterako, Patxi Aldanondo beasaindarrak eta Daniel Maiora ormaiztegiarrak aukera handiak dituzte lehen postuetan sailkatzeko. Junior mailan, Ezkio-Itsasoko Alex Aranburu denboraldiko lehen garaipena lortzen ahaleginduko da. Elorzak adierazi duenez, Josu Urrestarazu idiazabaldarrak ere aukera handiak ditu lehen postuetan sailkatzeko. «23 urtez azpikoetan berriz, Jon Ander Intsaustik aukera handiak izango dituzte norgehiagoka irabazteko. Hori parte hartzen badu, aurten oraindik ez baita aritu ziklo-krosean». Elite mailan aurten ez dago goierritarrik.
Aurten master mailako probarik ez dute egingo, arratsaldeko ordutegiak ez duelako gehiagorako ematen.
Datorren urtean 50 urte
Datorren urtean, 42. edizioa izan arren, 50 urte dira Ormaiztegin ziklo-kros proba egiten hasi zirena, eta antolatzaileek zerbait berezia egiteko asmoa dute.