Gabonetako parkea ireki dute Legazpin
Etzira arte egongo da zabalik gabonetako parkea Legazpin. Azokako arkupeetan eta Urbeltz pilotalekuan jarri dituzte jolas guneak. Gaur eta bihar 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era irekiko ditu ateak. Etzi 10:30etik 13:30era. Bi euro orda...
Etzira arte egongo da zabalik gabonetako parkea Legazpin. Azokako arkupeetan eta Urbeltz pilotalekuan jarri dituzte jolas guneak. Gaur eta bihar 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era irekiko ditu ateak. Etzi 10:30etik 13:30era. Bi euro ordaindu beharko dira sarrera gisa. Quad motozikloen pistak, txu-txu trenak, zezen mekanikoak, puzgarriek, ohe elastikoek, bideojokoek eta tailerrek osatzen dute parkea. Bihar globoflexia eta koloretako lorontzien tailerrak egingo dituzte. Alex Areizaga